Bertsogintza

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,71 KB

Mendeko ezaugarriak

Waterlooko porrotaren ondoren, erregimena berrezarri baina lurralde antolamenduari dagokionez  gauzak ez ziren lehenera itzuli.

Egitura politikoak era askotakoak ziren(monarkia, inperioak,..).

Industria  garrantzi gutxi izan zuen eta  nekazaritza gizarte tradizionala izaten jarraitu zuen Euskal herriak.

Euskararen erabilera elizgizonengandik etortzen zen.

Sekularrek garrantzia handiagotu zuten.

Prosa erlijiosoa

Martin Duhalde 1753-1804

Iraultza garaian bizi zen.

Meditazioneak gei premiatsuenen gainean (1809)

Euskara dotorean idatzia

Liburu klasikoa iparraldean.

Iparraldeko elizgizonek, garrantzia handia zuten euskarari dakokion alorretan.

Elizgaietan prosa agertu zen.

Bi autore desberdin dezakegu:

ETIENE LAPEIRE

1840 – 1894

Kredo edo Sinhesten dut esplikatua (1891)

Lapurtera klasikoaren tradizioan lekukorik jatorrenetakotzat hartuta zegoen.

Ideia konplexuak ulergarri bihurtzen zituen.

Mezua zuzen eta zehatz adierazten eta irakurleekin bat egiten zekien.

JOAN PIERRE

1841 – 1905

Nafarrobeherako Zaron jaio zen.

Lexiko zaindua zuen.

Igandea edo jaunaren eguna(1895).Liburu horretan egungo apaizak nola pentsatzen zuten gure hizkuntzaz azaltzen zuen.

 Saiakerak eta biografiak

Prosagintzak garatu egin ziren eta lehen lantzen ez ziren gaiak lantzen hasi ziren.

Duvoisin, 1810-1891(gerora itzultzaile)nekazaritza lanei buruzko lan didaktikoak eta jakingarria kaleratu zuen: laborantzazko liburua.

Mikel Elizanburu, 1826-1895, irakaslea izan zen. Frantzian eliza eta estatuaren arteko tirabirak eragina izan zuten bere lanetan eta saiakera bat plazaratu zuen: Framazonak eta Frantziako hirur errepubliken ixtorioa laburzki.

XIX. Mendeko libururik irakurgarriena “Bi zaindu eskualdunen bizia“ da, FRANTZIZKO LAPITZena. Baionan argitaratua

Basilio Joanategi, 1837-1921, garai horretako biografiagile oparoena.

6 liburu plazaratu zituen eta hauetatik esanguratzuena: zainduen bizitzea. Berak, urte osoko santuen biografien bilduma izan nahi zuen, baina azkenean, lehenengo 6 hilabeteak soilik argitaratu egin ziren, bi tomotan argitaratuta 1890 eta 1900.

Fedearen Propagazioneko Urtekaria.

Hiriart-Urruti 1859-1915apaiz hazpandarra, kazetaritza indartu zuen.

Eskualduna astekaria kudeatu zuen 1885-1915

Idazkera zuzena, argia, sutsua eta erakargarria.

Iparraldeko narratiba

  • Azken hamarkadan idazlan literarioak tratatu zituzten ideazleen artean:

Joan Batista Azkonager, 1870.urtean agertu zen bere liburu bat lehen euskal eleberritzat jotzen dena.

Joan Piarres Duvoisin 1810 – 1891, kaleratu zituen liburuak bere gazte garaian idatziak ziren.

Joan Batista Elizanburu 1828 – 1891, bertsolaritzan ospetzuagoa zen idazketan baino baina prosaz lan garrantzitzu bat du: Piarres Adame. Honen prosa bizia, aberatsa eta atsegina da.

Bertsogintza iparraldean

  • Ez du maila handia izan kalitatearen aldetik.
  • Produkzio ugari izan zuen.
  • Azpimagarrienak:

Etxahun 1786 – 1861, bizimodu txarraren ondorioz tristura, gorrotoa... azaltzen dira bere bertsoetan. Maria Solt eta Kasterori inguruan jarritako bertsoek ironia dute.

Joan Martin Hiribarren 1810 – 1866, apaiza zen. Euskaldak da haren obra garrantzitsuena

Anton Abadia 1819-1897. Parte hartzen zuen euskal jaien bertso lehiaketetan

Joan Batista Elizanburu 1828 - 1891, kritiko askorentzat soferinoko itsua titulua duen abestia berarena zen.

Zalduby 1828 – 1907, erraztasuna zuen mota askotako poemak, ongi hausnartuak, egiteko. Gehienetan samur musikatzeko ahapaldiak zire, adierazgarriena Uholde baten pare elizkanta da.

Beste Batzuk ere egon ziren hala nola: Francisque Michele, Louis Lucien Bonaparte, Julien Binson, Hugo Schuchardt, eta beste asko. Haien lanari esker, zenbait arlo aurrerapauso handiak izan zituzten

Entradas relacionadas: