Bio

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,75 KB

UHARTE ARKUAK gaineko plaka litosfera ozeanikoz osatuta dagoenean ertzean osatzen den orogenoa uharte bolkanikoen uhartedi lineal bat izan ohi da: uharte arku izeneko uhartedi lineala.Sismikotasun handiko eremu bolkanikoak dira Bolkanismoaren eraginez ere sortzen dira OROGENO TERMIKOAK gaineko plaka litosfera kontinentalez osatuta badago erliebe bolkanikoa sortzen da plakaren ertzean orogeno termiko izeneko erliebea Subdukzio eremuan ere osatzen dira fosa ozeanikoak baina uharte arkuetakoak baino sakonera txikiago dute. Hondoratutako plakaren azal ozeanikoa urtu egiten da mantuan sartzean eta magmak sortzen ditu. Magma horiek igo egiten dia eta sumendi erupzioak sortzen dituzte eta harri plutonikoen guneak ere eratzen dituzte azal kontinentalaren barruan. TALKA OROGENOAK harri granitikoz eta metamorfikoz osatuta dago. Harri horiek ezin dira mantuan hondoratu.Bi plaka kontinentalek talka egiten dutenean bietatik bat bera ezin da hondoratu beraz talka orogenoa sortzen da. Talka orogenoetan gertatzen den prozesu nagusia ez da bolkanismoa baizik eta tektonika hau da talka orogenoetako erliebea ez da sumendi lerrokadura baizik eta bi plaketako materialen eta talka gertatu aurretik bi plaken artean metatu diren sedimentuen tolesdura. PLAKA BARNEKO OROGENOAK bi kontinente talka egiten dutenean bien barrura heltzen da konpresioa faila handiak sortzen Kontinentearen barruan harri sedimentario bat dago arro horretan pilatutako sedimentuak tolestu eta altxatu egiten dira kontinentearen ertzan sortutako konpresioa jasotzean.Plaka barneko orogeno horiek jatorrian zegoen arro sedimentarioen formari eusten diote.

Entradas relacionadas: