Euskera 5. gaia

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,86 KB

Moduzko perpausak: moduzko perpausak menderakuntza bidezko perpausak dira, era edo modua azaltzen dute eta perpaus nagusiko ekintza nola gertatzen den adierazten dute. Moduzko menderagailuak: -(e)nbezala hau elipesea egiteko aditzondo batez ordezkatu/-(e)n bezalako(a)(k)   Nola?/Nolako(A)(K)? erantzuten du. -(e)n moduan/-(E)n modukoa(A)(K) lehengoen baliokideak. -(E)n legez/(E)n eran/ -(E)n gisan -(E)n bezalaren antzekoak. Aditz laguntzilea ezabatu eta moduzko menderagailuak aditz-partizipioari lotzen zaizkio. Aditza osorik ere ezaba daiteke, eta forma laburtuak sortu. Helburuzko perpausak: Helburuzko perpausak menderakuntza bidezko perpausak dira, eta perpaus nagusiko ekintzaren helburua, asmoa edota xedea zein den adierazten dute, hots Zertarako? galderari erantzuten diote. Helburuzko menderagailuak: Aditz jokatuekin: -(e)n menderagailua erabiltzen da helburua adierazteko, eta modu subjuntiboki aditzei lotzen zaizkie. ·-(E)n: Zertarako? Galderari erantzuten dio. Aditz jokatugabeekin erabiltzen dira helburuzko menderagailu ohikoenak. Menderagailuok aditz-izenari lotzen zaizkio. ·-t(Z)era: Zertara? galderari erantzuten dio. ·-t(Z)eko: zertarako? galderari erantzuten dio. ·-t(Z)eko asmotan/-t(Z)ekotan: bi menderagailu horiek funtsean bakarra dira. Lehen formako asmo hitza ezabatzean sortzen da bigarrena. ·-t(Z)eagatik/-t(Z)earren: helburuzko menderagailu horiek jatorriz kausa edo zergaitia adierazten badute ere, askotan helburuzko perpausak sortzeko erabiltzen dira. Maileguak: ·hitz osoak: Edozein hizkuntzatatik hartutako hitzak dira. ·Kultura-erroak: Latinetik edo grekotik hartutako aurrizki eta atzizkiak. ·Hizki arruntak: Erromantzeeatatik hartutako aurrizkiak eta atzizkiak. ·Hitz multzoak: Euskaran fosildurik gelditu diren erdarazko esamoldeak. ·Kalkoak:  Hizkuntza bateko hitz edo esamoldeak ordezteko, beste hizkuntza batetik hartzen diren hitz edo esamoldeei deritze. Euskaraz, esaterako, jatorrak direnak baztertu, eta batzuetan erdarakadak sortzen dira, Moduzko partikulak: Moduzko partikulak aditz laguntzailearen edo trinkoaren aurrena jartzen diren elementuak dira, eta aditz.multzoko osagaiak dira. ·Al:Galderetan erabiltzen da, ez du esanahia aldatzen. ·Ahal: guraria adierazteko erabiltzen da. ·Ote: galderetan zalantza edo susmoa adierazteko erabiltzen da.·Omen/ei: esaten duguna beste bati entzundakoa dela, eta hortaz, esandakoaren egiatasunaz ziur ez gaudela adierazteko erabiltzen dugu. ·Bide: dirudienez esapidearen zentzuarekin erabiltzen da. ·Ohi: ohikotasuna adierazteko erabiltzen da.

Entradas relacionadas: