Euskera eleberri historikoa

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,61 KB

Eleberri historikoa euskaraz gaur egun:  Azken hamarkadetan izugarrizko arrakasta izan du eleberri historikoak mundu osoan. Moda-modan daude iraganeko garaietan girotatutako kontakizunak. Euskaraz ere nabari da joera hori, eta azken boladan gertakari historikoak oinarri dituzten lan berri ugari kaleratu dira; hala nola, Patxi Zabaletaren Errolanen harria(1998), Txillardegiren Putzu(1999), Aingeru Epaltzaren Mailuaren odola(2006), Joxan Oizen Beñat Dardo(2006) eta Txema Garcia-Vianaren Arkitektoa (2007). Nolanahi ere, geurean bada eleberri historikoaren arloan gailendu den idazle bat: Toti Martinez de Lezea. Horrelako hamar lan baino gehiago idatzi ditu dagoeneko, gehienak Erdi aroan eta Euskal Herrian kokatuak. Lan horietariko batzuk euskaratuta daude; esaterak, Erregearen mezularia(2002), Ilargiaren alaba(2003) eta Hautsi da katea (2004).  Toti Martinez de Lezea: 1949. urtean jaio zen. Itzulpengitzan hasi zen eta bi antzerki-talde eratu zituen. Idazten bete-betean hasi aurretik, ETBrako eta Eusko Jaurlaritzako mila saio baino gehiago idatzi eta zuzendu zituen. 1998an Juduen kalea izeneko liburuari ekin zion. Horren ondoren, beste asko argitaratu ditu; hala nola, Antsoten dorreak, Kattalin, Gerrako jauna... Orain arte idatzitako lan gehienak eleberri historikoak dira, eta hainbat sari lortu ditu haiei esker.

Entradas relacionadas: