Ideiak eta sinesteak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,67 KB

3. IDEIAK ETA SINESTEAK

2.1 Filosofia zereginaren jatorria.

            Filosofia zeregina gizakiak sineskerekiko bere uste ona galdu zuenean sortu zen. Filosofia, beraz, honako bi baldintzak gertatu zirelako jalgi zen:

Tradizio sineskerenganako konfiantza galdu zelako.eta Gizakia ahalmen berri batez fidatzen hasi zelako, hots, arrazoimenarenganako fedeaz.

Azter ditzagun, bada, zer diren sinesteak edo sineskerak.

2.2 Ideiak eta sineskerak.

            Ideiak –bestelako bereizketarik egin gabe- gizakiak munduan nora jo behar duen jakiteko erabiltzen dituen baliabideak dira. Ideiak dira gizakiak munduari filosofia doktrina bat, edo zientzia teoria bat edo bizitzako esperientzian oinarritutako uste multzo bat. Ideia mota bi bereizten ditu:  Sineskera-ideiak edo sinesteak. Burutazioak nahiz burutapen-ideiak edo, labur esanda, ideiak.

Sinesteak gure ondoan berez aurkitzen ditugun usteak dira. Sineste horiek gure munduan osatzen dute, eta horien bitartez gure burua orientatzen dugu munduan automatikoki. Ez gara haietaz konturatu ere egiten, sinenskerek gauzkate: ideiak, aldiz, guk dauzkagu.

      Gizatalde batean sozializatzen garenean sineskerak jasotzen ditugu, gu iritsi baino lehen bertan baitzeuden komunak dira.

      Giza bizitza sineskera jakin batzuek osatzen dute. Baina gizabanakoa bere sinesteez gain, beste desberdin batzuk ere, aurkakoak baina berarenak bezain sinesgarriak, badaudela ohartzen denean, orduan bere betiko sineskerekiko atxikimendua galtzen hasten da. Horrela, ohiko bere sinesteek errealitatea izateari uzten diote eta, gizakia harrituta geratzen da, zeharo aztoratuta. Une horretan gizakia zalantzetan murgiltzen da.      Zer diren burutazio-ideiak. Ideiak (zentzu hertsian) gizakiok berariaz eraikitzen ditugun pentsakizunak dira; ideia horiek eztabaidatzera ere iritsi gaitezke. Ideiak bizitzako problemei aurre egiteko guk asmatutako lanabesak dira eta, asmakizunak direnez, haien inguruan beti agertu daiteke zalantza. Sineskeren gainean kontzienteki gogoeta egiten dugunean sineskera horiek ideia bihurtu daitezke.

      Filosofiaren sorreraren bigarren baldintzaz arrazoimemarenganako fedea aipatu dugu. Zalantza gizakia ezin daiteke bizi adimen egoera horretan. Gizakiak, mundu honetan ezin dioenez jarduteari utzi, pentsamena erabiltzen hasi behar du. Arrazoimena du dudatik irteteko lanabes bakarra eta, berari lotuta, filosofia zereginari bidea urratuko dio.

Entradas relacionadas: