Inperialismoa hedatu

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,55 KB

 
INPERIALISMOA HEDATU
Inperialismo hitza,kolonizazio berrira aplikatuta,1890 inguruan sartu zen politikaren eta kazetaritzaren hiztegian.Kapitalismoaren ondorioz,ekonomia berria sortu zen,eta,bertan,potentzia ekonomiko nagusien arteko lehiek eragina izan zute inperio kolonialak hedatzeko gatazketan.
Garrantzitsuenak zergati ekonomikoak izan ziren.Bigarren industria iraultzaren ondorioekin lotuta dago:mundu zabaleko gehiegizko produkzioak kontsumo-merkatu berriak bilatzea eragin zuen,metropoliko produktuak bertan sartzeko;lehengaien hornitzaileak eta soberako kapitalak inbertitzeko lekuak ere bilatu behar izan ziren.
Zergati politikoak ere,potentzia nagusien arteko aurkaritzaren ondoriozkoak.Aldi horretako nazionalismoak agintearekin eta ospearekin loturiko politika sortu zuen eta konkista kolonialen biak adierazi ziren.Lasterketa kolonialak,bestalde,lehiakideen atzean gelditu nahi ez izatea eragin zuen,eta horrek nabarmendu egin zuen kolonien gaineko kontrola.
Hedapen kolonialaren beste zergati bat Europako biztanle kopurua haztea izan zen.Beste faktore batzuk ere egon ziren,adibidez,espiritu misiolaria eta zientifikoa suspertzea,eta hori,zenbait kasutan,ondorengo konkisten abiapuntua izan zen.
Aldi laburrean,munduko mapa berria finkatuta gelditu zen,eta horren muga asko gaur egunera arte heldu dira.
Kolonizaturiko aldeek garrantzi handiagoa hartu zuten,munduko ekonomia berrirako,bai produkzioan-batez ere lehengaien produkzioan(nekazaritza-produktuen eta mineralen produkzioan-,bai kontsumoan(gehienbat,metropolian fabrikaturiko manufaktura produktuen kontsumoan);horrela,1880 inguruan,Britainia Handiko kotoi esportazioen %60 Indiara eta Ekialde Urrunerakoak ziren.
Britainia Handiaren hegemonia koloniala
Erresuma batuak,XIX.mendearen amaierako potentzia ekonomiko eta politiko nagusia zenez,gune estrategikoan sarea zuen,munduko merkataritza