Mundu gerra

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,49 KB

1. Mundu gerraren zergatiak: Europako potentzia handien arteko areriotasuna. Frantziaren eta Alemaniaren arteko harremanak oso tirabiratsuak ziren, hau aparte, gatazka sortu zen Austria- Hungariako inperioaren eta Errusiar inperioaren artean. Lehia ekonomikoak ere gatazka giroa sortu zuen. Blokeen eraketa eta armamentu- norgehiagoka. Bi bloke sortu ziren, aliantza hirukoitza eta Entente hirukoitza. Aliantza hirukoitza., Alemaniak, Austria- Hungariak eta Italiak osatzen zuen, Bismarckek sortuta eta helburu hauek zituen: Europan Alemaniarentzako onuragarria izango zen oreka lortzea, Frantzia diplomatikoki bakartzea, Italia Frantziaren erasoetatik babestea… Entente hirukoitza Frantzia, Errusia eta Erresuma Batua osatzen zuten. Hau itunen bidez sortu zen, eta garrantzitsuena Entente Cordiale ituna izan zen. Armamentu norgehiagoka ere krisia sortzeko beste urrats bat izan zen, zeren eta honek egonezina sortu zuen iritzi publikoan. Beste arrazoi garrantzitsu bat, kolonien inguruko enfrentamenduak izan zen, zeren eta Berlingo konferentzian, potentziek kolonizazioa arautzeko neurriakhartu zituzten inperioen arteko tirabirak konpontzeko baina herrialdeak koloniak eskuratu nahian agertu zirenean, berriro gatazkak piztu ziren. Azkeneko zergatia, Balkanetako krisiak izan zen, hiru krisi segiturik gertatu ziren eta honek bi gerra erakarri zituen.

Entradas relacionadas: