Tekno

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,63 KB

1.-Nola sailkatzen dira metalezko materialak?
Osaketa kimikoaren arabera (brontzeak edo altzairuak), erabileraren arabera(altzairu herdolgaitzak edo aleazio arin-arinak), lortzeko moduaren arabera (material sinterizatuak),aplikazio nagusien arabera (itsasontzien txapa),etab.
2.-Nolakoak izan ahal dira burdinazko materialak?
Burdina(forjatua), galdaketak, altzairuak, burdinazko konglomeratuak.
3.-Nola sailkatzen dira burdinazko ez diren materialak?
ÄAleazio astunak: kobrezkoak, berunezkoak, zinkezkoak
ÄAleazio arinak: Aluminiozkoak, titaniozkoak
ÄAleazio arin-arinak: Magnesiozkoak, beriliozkoak
4.-Aipatu forja catalanaren ezaugarri garrantzitsuenak.
Prozedura bat zen, forja hori labe edo tximinia txikia zen eta errekuntzarako, egur ikatza edo burdin minerala erabiltzen ziren txandaka. Errekuntzak (hauspoak bidalitako aire zorrotadaren bidez eragiten zen ) tenperatura aluak lortzeko aukera ematen zuen eta burdin kantitate handiak murrizten ziren.
5.-Antzina nolako materialak ateratzen ziren forjatik?
Burdina forjatua, oxidazioari ondo eusten ziona.
6.-Zeintzuk dira burdin urtuaren ezaugarriak?
Urtu eta moldeatzeko moduko materiala zen, baina, material gogorra eta apurkorra izatean ezin da itxuragabetu.
7.-Zertarako erabiltzen zen burdinurtua?
Piezak moldeen bidez lortzeko erabiltzen zen.
8.-Nork sartu zuen kokea siderurgian eta zer lortu zuen.
Abraham Darby-k kokea erabiliz urtu zuen burdina.Horrela karga handiagoak nahiz tenperatura altuagoak lortzen ziren, beraz, urturiko metalak jariakortasun handiago zuen.
9.-Mea eta ganga definitu
Meaà mineral puruak
Gangaàlurrak, karea, silizea, eta abar
10.-Definitu zepa.
Labe garaia izeneko dispositibo berezian , mineralen geruzak eta kokezko ikatza kargatzen dira aldizka. Nahastearen ezpurutasunak ezabatzeko, urtugarriak gehitzen dira; horiek nahastearekin erreakzioa izan eta zepa sortzen dute.
11.-Definitu arrabioa.
Burdinazko aleazioa da eta karbono piloa dauka ezpurutasunez beteta.Apurkorregia denez, beste produktu batzuk lortzeko baino ez da erabiltzen.
12.-Zer egiten da arrabiarekin bihurgailuetara eraman eta gero.
Leuntze prozesua egiten zaio, prozesu horren bidez, sobran dagoen karbonoa ezabatu eta beraren konposizio kimikoa egokitzen da, gero solidotu ahal izateko.
13.-Ze abantaila du galdaketa jarraiak.
Aukera ematen duela hainbat profil sortzeko zuzen-zuzen, arbastatzen ibili barik, eta horrela asko aurrezten da.
14.-Karbono osaketaren ze balio artean daude galdaketak.
%1.76 eta 6.67 bitartean duten aleazioak dira.
16.-Nola sailkatzen dira galdaketak:
ÄGaldaketa arruntak: grisak eta zuriak.
ÄGaldaketa aleatuak
ÄGaldaketa bereziak:tratamendu bereziren bat egiten zaienean
17.-Ze karbono kopurua izan behar du altzairua izateko?
%0.03 eta %1.76 bitartean.

Entradas relacionadas: