Biztanleria

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,68 KB

Errolda:Udalerri bateko auzokoen erregistroa da.Biztanleriaren datu demografikoak eta sozialak biltzen ditu,zentsuak baino neurri txikiagoan.Oso dokumentu dinamikoa da.Populazio dentsitatea: Populazio dentsitatea inguru bateko biztanleria eta azalera lotzen ditu.Biztanleriaren hazkunde erreala:Herrialde bateko biztanleria handitu edo txikitu den jakiteko balio du.Trantsizio demografikoa: Erregimen demografiko zaharraren eta gaur egungoaren arteko trantsizioa 1900 eta 1975.urteen bitartean gertatu zen.Jaiotza-tasak modu leunean egin zuen behera,heriotza-tasa indarrez egin zuen behera,eta,horren ondorioz,berezko hazkundea handia zen.Bizi itxaropena:Biztanle multzo bateko kide guztiak bizitzako urteak multzo hori osatzen duten gizabanakoekin lotzen ditu.Bizi-itxaropena lortzeko;multzo bateko kideak bizitako urteen batura zatu multzo horretako gizabanakoen kopurua,bizitako urteen batez bestekoa lortzen da.Biztanleriaren zaharkitzea:Mendebaldeko edozer herrialdeetan gertatzen ari den fenomenoa da.Honen ondorioz,gazteen kopurua murriztu egiten da eta adinekoen kopurua,berriz,handitu.

Alde zaharra:Jatorritik XIX.mendearen erdialdean industrializazio hasi arte urbanizatutako hiriaren zatia da.Gaur egundo hiriaren azalera txikia hartzen du,baina balio handia du,kultura ondarea baitu.Alde zaharreko historia luzea duenez,hainbat etapari dagozkien osagaiak biltzen ditu.Zabalgunea:Zabalgunea espazio berria da eta burgesiak hiria hazteko zituen nahiei erantzuten die.Burgesiaren ordena(plano erregularra),higienea(ur-hornikuntza)eta onura ekonomikoa(etxebizitzak eraikitak,denden eta garraioen bidez lortuta)islatzen ditu.CBD:Central Bussines Distroit.Finantza-barrutia edo hiria. Erdiguneak dira eta hor biltzen dira dendak,bulegoak,etxeorratzak,... Europako hirietan alde zaharrean edo XIX.mendeko zabalgunetan kokaturik daude.Kaleak egunez jendez beteta daude,etxebizitzen prezioak oso garestiak dira dena dela hor bizi den populazioa oso urria da(New-York-eko manhattan...).Hiri-hierarkia:Neurri demografikoen, eginkizunen eta eragin-esparruen hedaduraren arabera,nazio batek haren hiriak antolatuta badituzte,metropolitik,hiri-ertainetara eta hiri-txikietara edo herrietara,hierarkikoki dagoela esan dezakegu.

Entradas relacionadas: