Burdinbideen legea

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,36 KB

Burdinbideen lege orokorraAurrean dugun testu hau, “Burdinbideen lege orokorra” deiturikoa eta 1855eko ekainaren seian Gaceta aldizkarian argitaratutakoa, testu juridiko bat dela esan genezake. Hain zuzen ere, testu guztia lege orokor multzo baten inguruan oinarrituta baitago. Lehen aipatu bezala, testu hau aldizkari batean, zehazki esanda, Gaceta aldizkari famatuan eman zen argitara. Beraz ondoriozta daiteke testu zeharo publikoa dela.Lege multzo honen egilea, 1854an Esparterok zuzentzen zuen gobernu aurrerakoia izan zen, beraz, egile kolektiboa zela esan dezakegu.Testu hau herritarrei zuzenduta zegoen eta bere xedea herritarrei lege berri hauei buruz informatzea zen.Artikulu multzo hau, 1855.urtean kokatuko genuke, Isabel II.aren erregealdian eta hain zuzen ere Espartero buru zen bi urteko progresistan. Garai hartan, oso gobernu ezegonkorra zegoen, liberalen artean, hau da, moderatuen eta progresisten arteko gobernatze txandaketa zegoelako.Testuan zehar jorratu diren puntu nagusiak hauexek dira:-Testuari hasiera emateko, sarrera antzeko bat egiten du, non Isabel II.ak esaten duen gorteek burdinbideen lege orokor bat egin duela eta berauk berretsi egin duela. Hain zuzen ere, Isabel II.a 1844ean behin adin nagusitasuna zuenean.-Hurrengo 24 lerroak 5 artikuluetan banatzen ditu:1. 4. eta 6. art: Burdinbideen egileari buruz mintzo da. Bertan esaten duenez, gobernuak partikularrek edota elkarteak dute burdinbideak eraikitzeko gaitasuna baina azken hauek beti ere gobernuaren baimenarekin.2. 8.art: gobernuak bultzatuko duela proiektua, fondo publikoa erabiliko baita behar izanez gero eraikuntza aurrera eramateko: hainbat obra egiteko, enpresei denbora zehatz batean inbertitutako kapitalaren zati bat emateko; edota kapitalaren zati minimo edo finko bat ziurtatzeko.3. 19.art: Bertan esaten da trenbidearen eraikuntzan erabilitako kapital atzerritarra estatuaren babesean dagoela, eta beraz honek defendatuko duela liskarren bat egonez gero.4. 20.art: zehazten da burdinbide enpresei zer eskaintzen zaien: beharrezkoa duten gune horretako lur publikoa, inguruko baliabideen (egurra, lurrak...) erabilera; garraio eta muga zergen baimena; ordaindu beharrekoa atzerritik ekarritako material, langile eta beharrezko guztia ordaintzeko orduan.5. 30.art: zehazten da burdinbidea eraikitzeko bete beharreko neurri baldintzak: zabalera metro bat eta 80cm-koa.1844.urte inguruan, hain zuzen ere,Isabel II.aren adin nagusitasuna aurreratu zenean, moderatuak egon ziren agintean Narvaez buruzagi edo jenerala zelarik (alderdi moderatukoa). Gobernu haren aurka hainbat eraso armatu egin ziren, eta 1849.urtean alderdi ezberdinak sortu ziren, hauek ere zentralismoaren erabateko amaiera eskatzen zuten. Hori guztia ikusita, 1852.urtean Bravo Murillok dimititu egin zuen, horren ondorioz gobernu ezegonkortasuna sortuz. Horrela 1854.urtean, Leopoldo O´Donnell jeneralaren altxamenduari esker progresisten gobernu bat eratuz. Egoera kontrolaezina ikusi zuenean erreginak, gobernua Esparteroren esku uztea erabaki zuen, honek aldaketa batzuk egin zituen , baina hala eta guztiz ere honek ez ere zuen lortu ezegonkortasunarekin amaitzea, honek etsita gobernuan berrezartzea eskatu zion O´Donnelli. Honek ere beste hainbat ekintza eraman zituen aurrera, besteak beste, 1856ko konstituzioa idatzi zen, inoiz ez arren indarrean jarri, Udal Lege berria idatzi zuen.Azken ekintza hauen artean topa dezakegu Trenbidearen legea (1855-56). Garai artan gogoratu behar dugu bai garraio eta baita finantza erakundeetan aurrerapen handiak gertatu zirela, eta plan erradikalak eramaten zituztela aurrera. Lege hau moderatuek sortu zuten harren, erradikalek, progresistek alegia, beren lana azkartzeko hainbat metodo erabili zituzten,besteak beste kanpoko herrialdeen laguntza lotzea.Isabel II.aren azken txanpa hasten da garai honetan, hau da, 1856.urtean.Oraindik ere O´Donnell zen jenerala eta honek 1845eko konstituzioa berrezarri eta Milizia Nazionala desegin zituen. Bertan hartutako jarrera erreginari ez zitzaion gustatu eta horrela berriro ere Narvaez jarri zen gobernuan.Momentu hartan hasi ziren matxinadak, progresistak eta demokratak gobernutik kanporatzearen ondorioz.Azkenean gatazka eta itun sinaketekin, besteak beste Hostendeako ituna, IsabelI I.ak abdikatzeko presioa sortu zuen et ahala egin zuen.Ez dago zalantzarik erabaki hau edo lege honek berebiziko garrantzia izan zuela, Espainiako burdinbide zirkuluaren hobekuntza eta zabalkundea bideratu zuelako; eta oraindik ere bere garrantzia baduela, ez baitakigu garai hartan lehen pauso hori ematen ez bazen gaur egun gure garraioak nola egongo liratekeen eta ezta industrializazioaren hobekuntza hain ona izango zen.Bestalde esan dezakegu beraien burutazioak, hau da, trenbidearen zabalera ez ohikoarenak, hainbat oztopo ekarri dituela gaur egungo trenbideen eraikuntzan. Gogorarazten dizuegu, garai hartan beste herrialdeetan baina trenbide zabalagoak zirela, kontuan hartuta iberiar penintsulak duen erliebea. Hori dela eta lurrin makinek indar gehiago behar zuten malda igotzeko eta hauek handiak eta pisuzkoak ziren. Hala ere gaur egun ez dakite nola ez zitzaien bururatu zabalera gehitzearen orez lokomotora luzeagoak egitea.

Entradas relacionadas: