Definizioa

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,27 KB

Nekazaritza intentsibo: Produktibitate handia lortzea helburu duen nekazaritza da. Lur-sail bakoitzeko lan eta inbertsio handia eskatzen duen nekazaritza mota da (lur zati txikian lan handia). Hazi hautatuak, ureztapena eta teknika aurreratuenak erabiliz egiten den nekazaritza da. Adibidez, berotegiko nekazaritza, baratzeko nekazaritza mediterraneoa… ureztapeneko nekazaritza (barruko nekazaritza paisaian).

Abeltzaintza intentsibo: produktibitate handia lortzea helburu duen abeltzaintza da. Eremu txikian animali asko haztea da. Haztegietan egiten da. Lana mekanizatzeko inbertsio handia izaten da, ahalik eta etekin gehiena lortzearren. Esnetarako behien haztegia (nekazaritza paisaia hezea edo barruko nekazaritza paisaian), txerriak eta hegaztien haztegiak (Levante aldean, Katalunian) adibide garbiak dira. Abeltzaintza mota hau, oso emankorra da baina ez da oso naturala, haragiaren kalitatea bermatzeko osasun kontrolak zorrotzak izaten dira.

Nekazaritza paisaia: paisaia naturalean (hezea, mediterraneo kostaldekoa edo barrukoa) gizakiek egiten dituzten lehen sektoreko jardueraren ondorioz sortzen den paisaia. Nekazaritza paisaiaren osagarriak: lur sailak (latifundioak, minifundioak…), populatzea (sakabanatua, kontzentratua…), eta nekazaritza jarduerak (nekazaritza, abeltzantza eta basogintza)

NBP (Nekazaritza Politika Bateratua): nekazaritzaren hobekuntza bilatzen duen europar politika. Hasieran helburu zuzena, Europako nekazaritza-ekoizpena bultzatzea zen, Europak gutxiegi ekoizten baitzuen. Horregatik nekazaritza produktuen gutxienezko prezioak zihurtatu zituzten eta nekazariei laguntzak eman zizkieten. Emaitza gehiegizko produkzioa izan zen. Gaur egun nekazaritza politika bateratuaren helburua ez da produkzioa handitzea, baizik eta ingurumena zainduko duen nekazaritza iraunkorra bultzatzea baino.

Entradas relacionadas: