Eusk

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 22,75 KB

NARRATIBA XIX. MENDERA ARTE
Sarrera
Narratiba prosaz eginiko jardueratzat daukagu, baina -paperik, arkatzik, magnetofono edo bideorik ez ezean- oso arrunta zen kontaketa hitz errimatu edo neurtuz egitea. Dena dela, hitz neurtuz nahiz lauz egin, hartzailearen oroit-lana errazteko baliabidez beterik egiten ziren azalpenak, horrexetarako baitziren errepikapen, lelo, elipsi, kanta, gako-hitz eta enparauak.
Balada
Ezaugarriak:
· Hitz neurtuetan eraturiko tradiziozko kontakizunak dira.
· Epikoak (historia) edota lirikoak (barne-sentimendukoak)izan daitezke.
· Garai bateko jendearen bizitzako gertakariei lotuak daude.
· XVI. eta XVII. mendeetan dira bilduak gehienak.
· Batzuk osorik ezagutzen ditugu, besteak, zatika.
· Balada beraren baitan -bertsio bat baino gehiago jaso izana ez baita arraroa.- euskalkitik euskalkira aldaerak izatea ere gertatzen da.
Ene mutilik ttipiena izeneko euskarazko baladan itsas zabalean janik eta edanik gabe geratutako ontziaren istorioa azaltzen da: marinelek etsi-etsian zotz egiten dute nor hilko duten, gero haren haragia jateko eta kapitainak berak ateratzen du zoritxarreko zotza.
Elkarrizketaz baliatuz egoeraren latza deskribatzen da eta egoeraren tenka azaltzeko ondorengoaz baliatzen da:
· Zenbaki jokoaz.
· Etsipeneko ibileraren nora-gabea nabarmenduz.
· Errealismo gordin-gordina baliatuz.
· Estilistikan, loturarik gabeko ideien lasterraz baliatuz.
Hitzak labur, oso neurturik, erabili dira. Neurria eredugarria da, alferreko osagaiak baztertu egin dira, ez dago betelanik, eta errepikapenak oroitzapenari lagun egiteko tartekatuak daude.
Errima, berriz, guztiz laxoa da. Hain nasaia da non batzuetan ba ote den zalantzan jarri daiteke.
Alegiak
Ahoz ahoko ekarria XVIII. mendean gertatu zen arreta literarioa merezi duen kontaketa ereduetako bat balada zen eta bestea XIX.eraino kementsu luzatu ziren alegiak.
Alegiak, fantasiaz beteriko narrazio laburrak dira eta ezaugarri nabarmenetakoa animaliak pertsona bihurturik aritzea da. Helburu satirikoa eta moral-zuzentzailea dute; eta
irakaspenaz bukatzen dira.
Alegilariek hizkuntza erraza eta ulergarria erabiltzen duten dute helburu pedagogikoarekin. Bertso nahiz prosaz jardun izan dute euskal alegilariek eta autoreen artean gizasemeak dira ia guztiak: Esopo grekoz, Fedro latinez, Iriarte kanariarra eta Samaniego arabarra espainolez, etab. dira euskal alegiaren iturburuak.
Euskal alegiaren arteko batzuk:
Joan Antonio Mogel (1745-1804)
Joan Antonio Mogel eibartarra zen sortzez baina Markina Xemeinen eman zuen apaiz lanean. Peru Abarka obra bikainaren autorea da. Obra horren autoretzat eman dio euskal idazle hoberenen artean izatearen fama eta ohorea.
Peru Abarkaz gainera, ordea, J.A.Mogelek bestelako gairik ere jorratu du erlijioaz, euskararen jatorriaz, filosofiaz, pentsaeraz eta abarrez, euskaraz nahiz gaztelaniaz.
Baina bereziki
Ipuinak izeneko alegia sorta luze samar baten itzultzaile-egokitzaile lana dela-eta aipatu nahi dugu. Joan Antoniok bere iloba Bizentarekin batera pairatu zituen alegia horiek, baina, era berean, lanaren kitzikatzailea osaba izan zen. Bizenta Mogelenak gipuzkeraz emanda daude; Joan Antoniorenak bizkaieraz.
Hizkuntzaren lanketa eta eztitasuna aipatzen ditu kritikak obraren goresmen-meritutzat.
Bizenta Antonia Mogel (1782-1854)
Euskal literaturen lehen emakume idazlea da, Joan Antonioren iloba. Bizentak obra bakarra idatzi zuen:
Ipui onak, gipuzkeraz alegia bilduma.
Hizkuntza ulerterraz eta atseginean daude idatziak, ahalik eta irakurle gehienengana iritsi nahiz. Osabak xaxatu zuen idaztera, hogeita bi urte besterik ez zuenean.
Eleberria
Euskal narratibaren bilakabidean aurrera egin eta XIX. mendearen bukaera aldera, narratibaren azalpen gorentzat jotzen den testu mota da eleberria.
Hau prosan idatzitako fikziozko narrazioa da; ardatz nagusiak pertsonaia(k), lekua(k) eta trama dira. Horien jokoak osatzen du eleberria, eta, joko airosoak, bermatzen obraren kalitatea.
Eleberriaren urrezko aroa XIX. mendeko
Errealismoaren aldia da. Denbora emateko jarduera, bihotz barrena asaskatzeko bide, pertsonen arteko harreman, gogoeta filosofikoa, nahiz jendeon gatazken isla izateko egina dela esan ohi da.
XIX. mende bukaeran irteten dira argitara obrak. Bistakoa da, beraz, kontatzearen ederragatik beragatik idazlearen atsegin berandu iritsi dela euskal literaturara.
XX. mendearen azken aldian du literaturak eta narratibak, loraldi bizi eta interesgarria. XIX. mendean argitara emandako eleberriak:
·
Peru Abarka (1881), Joan Antonio Mogelena.
· Piarres Adame (1889), Joan Batista Elizanbururena.
· Bein da betiko (1893), Resurreccion Maria Azkuerena.
· Auñamendiko Lorea (1898), Txomin Agirrerena.
Resurreccion Maria Azkue (1864-1951)
Lekeitiokoa zen sortzez. Apaiza. Bilbon hil zen, luzaro euskaltzainburu izan ondoren. Bizitzan zehar urte luzeak eman zizkion euskararen azterketari eta gaur egun ere ezinbestekoa da hark egindako lana.
Obra. Hiztegigintzan, gramatikan eta herri-literatura biltzen oso aipatuak diren lanak egin zituen. Hurrenez hurren:
·
Euskal Izkidea. Gramática Euskara (1891)
·
Diccionario Vasco - Español - Frances (Euskara - gaztelania - frantsesa hiztegia) (1905)
·
Morfologia Vasca (Euskal morfologia) (1923), euskararen azterketa
·
Euskalerriaren Jakintza (1935-1947), herri-jakintzaren bilketa-lana.
·
Bein da betiko (1893), eleberria.
·
Ardi galdua (1919), eleberria.
Kritika. Bein da betiko eta Ardi galdua eleberriak. Azkueren eleberrigile-lana eta izena, dena dela, biltzaile eta aztertzailearenaren ondoan oso apalak dira.
Lehen ohitura eta humore obra da. Argumentua: Maripa eta Txanton senar-emazteek txakolindegia dute. Emaztearen laguna den Katalin mandazain batekin maitemindurik dago, baina Katalinen aitak ez du begi onez ikusten ezkontza. Eleberrian zehar, ezkontza onar dezan, Katalinen aitari - Txiliri - egiten zaizkion amarru eta jukutriak ageri dira.
Ardi galduan pertsonaiak elkarri egindako gutunen bidez erlijioaren inguruko arazoez ari da. Euskararen batasun-beharraz arduraturik, Azkuek batasun horren oinarri gipuzkera osotua izan zitekeela pentsatu zuen.
Eta
gipuzkera osotu horretantxe idatzi zuen Ardi galdua, defenditzen zuenaren irakaspen praktikoa eginez; hizkuntzarako interes handiagoa du obrak beraz, literaturarako baino.
Joan Batista Elizanburu (1821-1891)
Saran jaioa eta hila; frantses armadako kapitain izatera iritsi zen.
Obra. Elizanburu poeta samur eta erromantikoa da. Ez du obra luzerik, baina ondu zituen olerkiak gaur bertan ere ezagutu eta kantatzen dira.
Prosan berriz
Piarres Adame izeneko eleberri bukatu gabea, Piarres Adameren egitura relato enmarcado da. Hots, kontalari nagusiak kontakizunaren protagonista aurkezten digu eta horrek bere aldetik zenbait istorio kontatzen dizkigu guri.
Ataletan eratutako narrazio-bilduma da, beraz. Hari nagusia kontaketan zehar tartekatzen diren pasadizoek mailakatzen dute. Oinarrizko narrazio bat bakarra du obrak; eta tartean analepsia- zineman
flash-back deitua - luze samarrez baliatuz, pasadizoak txertatzen dira. Horren karietara honako mailaketa hau egin daiteke:
· Piarresen bizitza.
· Piarres berak kontatutako istorioak.
· Solaskidearekin- Pellorekin- egiten ari den berriketa.
Ahozko ezaugarrietatik oso hurbil den hizkuntza erabiliz, irakurlearen arreta ez da autorea, obra osoan zehar irauten duten umore ateraldiez lagundurik. Lapurteraz emana dago.


XX. Mendeko narratiba
Sarrera
Eleberria du literaturak generoen artean gazteena. XIX. Mendean, giro burges eta hiritarrean indartu baitzen, Errealismoaren aldian bereziki.
Mundu idatziarekin dago loturik: genero oso irekia eta zabala da. Horren ondorioz, gaur ere bizitasun paregabea erakusten du.
XIX. mendean Errealismoaren eta Naturalismoaren arragoatik pasatu izana guztiz erabakigarria izan da eleberriak XX. Mendean erakutsitako heldutasuna lortzeko.
Ezaugarriak:
Autorearen posizioa eta ikuspuntua
Idazle orojakilearen ordez, ezkutuan dagoen autorera pasatu da; hau da, abenturaren kontaketatik kontaketaren abenturara joan da narrazioa.
Irakurleei ikusitakoaren azaltze hutsa egitea gustatzen zaie askotan, iritzirik tartekatu gabe.
Egituraketa
Orain, arrunta da eleberria kapitulutan ez baina hutsartez berezitako atal edo sekuentziatan banatzea. Adibidez, Martin Santosek “Tiempo de silencio-n” edota Andu Lertxundik “Otto Pette-n”.
Izan ere, egituraketa nagusiaren baitan, barne-egituraketan apailatutako aldaketek garrantzi handiagoa dute. Hara aldaketak horiek:
§ Kontrapuntuaren teknika: konbinatu eta txandakatu egiten diren ikuspegi bat baino gehiagotatik kontatzea, narrazioaren haria pertsonaien ikusgunetik eramanez. Autoreak pertsonaia horiek ikusten eta esaten dutenaren konstatazioa besterik ez du egiten.
§ Denboraren erabileran, jarraiera linealaren ordez, kronologia nahasiaz baliatzea. Analepsia.

Narrazioko pertsonak
Pertsonaia askoren ikuspegitik egindako kontaketak erabiltzen dira narrazioan. Lehen pertsonak zein bigarren pertsonak beren ezaugarri eta berezitasun narratiboak hartzen dituzte, eta autorea pertsona horien erabileraren jokoak emandako aukerez baliatzen da.
Elkarrizketak eta bakarrizketak
Elkarrizketa-jokoetan jakitekoak dira:
§ Estilo zuzena: zuzeneko elkarrizketa jasotzen denean.
§ Zehar-estiloa: hirugarren pertsonaren bidez landu ohi dena.
§ Zehar-estilo librea: norbaitek esandakoa zehar estiloan ematen da, baina aditz laguntzailerik, menderagailurik eta komatxo edo/eta gidoirik gabe.
§ Barne-bakarrizketaren teknikak arrakasta handia lortu du XX. Mendeko eleberrigile handiek egindako erabilerari esker. Horien artean dira: J.Joyce, W. Faulkner...
Deskribapenak
Naturalismoarekin batera deskribapenak garrantzia handia hartu zuen. Objektuen deskribapenak, pertsonaienak adinako inportantzia dute zenbait autoreren obretan.
Estilo-berrikuntza
XX. mendeko eleberrigintzan ikus daitezkeen joerak:
§ Eleberrian txosten, iragarki, espediente...denetik txertatzen da.
§ Letra moldeak erabiliz ere jokoak egiten dira.
Irakurlearen konplizitatea
Eleberrigileak irakurlearen konplizitatea bilatzen saiatu dira, hartzailearekiko harremana estutuz.
Euskal eleberriaren sorrera
Foruak 1876an abolitu ondoren, XIX. Mende bukaeran euskararen aldeko kultura-mugimenduak suspertzea izan zuen. Olerkigintzan, Lore-jokoak eta kultura-ekintzak besteak beste.
Politikan, mende-aldaketarekin batera, Euzko alderdi Jeltzalearen bultzada eta aurrerabidea ezagutzen da.
Oldar honetatik narratibaren esnatzea ere etorri zen, nahiz eta politikaren eragina olerkigintzan baino ahulagoa izan.
XIX. mende-bukaeratik 1957.era arte hedatzen den aldia bi ataletan aztertuko dugu:
Ohitura eleberria
Ohitura-eleberria XIX. Mendearen bukaera-bukaeran hasi eta 1936ko Espainiako Gerra Zibileraino hedatzen da. Euskarak urraketa-aroa du eleberrigintzan, eleberria bere gailurretako batera iritsiz.
Ezaugarri nagusiak:
§ Erro erromantikoa duen eleberria da. Ohituren ikuspegi sentibera du.
§ Baserri eta itsaso inguruko jendeen bizimoduaz ari da, bizimodu hori idealizazio nabariz hornituz.
§ Erlijio katolikoaren pisuak leku zabala hartzen du.
§ Deskriptiboak dira, trama edo korapilo ahulekoak. Kontalaria beti orojakilea izan ohi da.
§ Idazleek euskal kontzientziak bultzaturik idazten dute.
Txomin Agirre (1864-1920)
Txomin Agirre Ondarroan jaio zen. Apaiz egin zen eta Zumaiako moja-kapilautza izan zuen bizibide hil artean. Lan lasaia izanak erraztu bidez zizkion sermoigintzarako eta idazteko erakutsi zituen dohainak.
Izaeraz ere patxadatsua zen, luzea, segaila, txukuntasun eta jasotasunaren zalea.
Euskaltzaindiko kide izan zen erakundearen sorrera beretik.
Hiru obraren autorea da:
§ Auñemendiko Lorea (1898), eleberri historiko-erromantikoa.
§ Kresala (1906), ohiturazko eleberria.
§ Garoa (1912), ohiturazko eleberria.
- Kresala
Bigarren obra da hau.
Arrantzaren munduan girotua dago. Ondarroako ohitura eta bizimoduaz ari da. Tartean amodio-kontuak daude: Mañaxi eta Anjel maitemindurik dabiltzalarik, Jose Antonio indianoa -Ameriketan, aldi batez, lanean izan eta aberasturik itzulitakoa- agertzen da, amodio-banaketan hirugarren bihurtuz.
Obra bizkaieraz idatzita dago.
Kresalaren ekarri estilistikoa:
§ Esaldi luzeak, erretorika kutsua ezarriz.
§ Hiztegia oso landua eta aukeratua erabiltzen du, garbizalekeriaren tentaziotik zaindua.
§ Izenondo ugari, testuari seriotasuna eta heldutasuna ezartzen baitizkio. Deskribaketetan izenondoak binaka erabiltzen ditu.
§ Hitz-jokoez, konparaketez, nahiz paradoxez baliatzen oso trebea da Txomin Agirre.
- Garoa
Kresala itsas munduan girotua bada, Garoa baserri-giroaren isla da.
Obra gipuzkeraz idatzita dago. Argumentua:
Joanez, Zabaleta baserriko jauna da. Eme zaharrena, Jose Ramon, etxera ezkonduta. Bigarren seme den Inazio Mari, auzora ezkontzen da; eta hirugarrena, Juan Andres, atzerrira. Malentxo dela eta, borroka eta istiluak ere izan dira inguruko mutilen artean.
Azkenik, Malen moja joaten da; Joanes arditara irten eta hil egiten da; eta Jose, Zabaletan jasoa zuten umezurtza, harrobi batean itsu gelditzen da. Gerora Paularekin ezkonduko da.
Agirreren eleberrigile-dohainka beren eder osoan ikus daitezke Garoan:
§ Hizkuntzari neurria hartzen asmatu du.
§ Baliabide literarioak maisuki darabiltza.
§ Elkarrizketak eredugarri bizitasunean eta egokitasunean.
Ezaugarri batzuk:
§ Didaktismoa, irakurlea hezi nahia.
§ Euskararekiko harrera eta arreta: hizkuntza zaindua.
Estiloa, patxadatsua da, hitzak zuhur aukeratzen dituenaren gozotasuna darabil; eta esaldien periodoan erritmoz jokatuz, lasaitasun-eta bizitasun-orekagune lortuak egiten daki.
Gaur ere oraindik indarra eta balioa gordetzen duen prosa-moldearen eredutzat daukagu.
Aipatzekoa da José María Pereda Kantabriako erdal idazleak Agirrerengan utzitako eragina eta antzekotasuna.
ELEBERRIA
Euskal narratibak, 1957an, Jose Luis Alvarez Enparantza
txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua argitara ematearekin batera, bere aro modernoa estreinatzen du, eleberri modernoarena alegia, gaur ere, emanaren betean dena.
Kritikaren arabera, modernitatea prozesu bat da, eleberrigintzaren historian modu dialektiko eta jarraituan gertatu dena. Eleberriaren modernitatea bermatzen duten ezaugarriak honako lau elementu hauetara bil daitezke:
· Subjektibitatea: munduaren ikuskera norberaren dela nabarmendu nahi delako.
· Fragmentazioa: munduaren atxikipena nork berea duelako, eta beraz, zatikatua delako ezinbestean.
· Ironia: kritika egiteko era bat da, errealitatearen ikuspegi kritikoa azaltzeko era.
· Hausnarketarako joera: kritika onartzearen aldeko jarreraren isla delako; bai eta aldaketak onartzeko irekitasunaren adierazgarri ere.
Baina euskal eleberrigintzak beste berrikuntza batzuk ere ekarri zituen autoreetan:
· Unibertsitate-ikasketa dauzkate.
· Gazterik hasiak dira idazten.
· Hiri-girokoak dira gehien-gehienak.
· Europako literaturen ezagutza hurbila dute.
· Euskaldun berriak dira haietako asko.
· Heterodoxoak ere badia gustu kulturaletan.
· Euskararekiko konpromiso garbia aldarrikatzen dute.
· Euskal literatura modernizatu eta Europako korronteekin sintonizatu nahi dute.
Eleberri modernoaren aroa, honako beste azpisail hauetan bana daiteke:
· 1957-1969
· 1969-1976
· 1976tik goitikoa
Bi autoreen ekarria nabarmenduko dugu aldi honetan: Txillardegirena eta Jon Miranderena.
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi (Donostia, 1929)
Txillardegi ingeniaria eta hizkuntzalaria da eleberrigile, saiolari eta kazetaria. Eta gramatikaren azteketan ere obra ezagunak ditu. Erbesteldi luze egina da politikaren gorabeherak medio. Hona haren zenbait obra:
· Leturiaren egunkari ezkutua (1957)
· Peru Leartzako (1960) existentzialismoa girotutako eleberria
· Huntaz eta hartaz (1965) saikera-artikuluz osatutako bilduma
· Elsa Schelen (1969) Garaiko ardura filosofikoez ari den eleberria: marxismoaz, Vietnamgo gerraz, eztabaida erlijiosoaz.
· Hizkuntza eta pentsakera (1972) Siakera euskararen azterketa linguistikoa
· Haizeaz bestaldetik (1988) Eleberria. Existentzialismoaren inguruan ari da hemen, berriez ere, autorea, oraingoan ikuspegi poetikoago batetik.
· Exkixu (1988) Ideologiaren ikuspegitik, autorearen eleberririk markatuena da hau.
· Putzu (1999) Eleberri historiako, karlismoan girotua.
Leturiaren egunkari ezkutua. Obra hau bide-urratzailea da euskal eleberrien artean. Erlijioa, baserri-giroa edo protagonistaren sendotasuna edo eredu izan-beharra bezalako ezaugarriak albora utzi, eta protagonista lehen pertsonan ari den ni zalantzaz beterikoa da. Joseba Leturia da euskal literaturako lehen protagonista gatazkatsua. Egunkari ezkutuak Joxebaren eta Mirenen arteko maitasun-harremanen istorioa kontatzen du, porrotean amaitzen den istorioa.
Egunkariaren ibilbidearen aldirik luzeena Parisen gertatzen da. Mirenekin maitemindu eta ezkontzera ere iriste da, baina, azkenean, guztiaz nazkaturik, eta Miren ere hila delarik, bere buruaz beste egiten du protagonistak.
Urtaroaren arabera, lau partetan dago: udalen, uda, udazken eta negu. Aro bakoitzak protagonistaren barne-egoeran bere esanahia du.
Mundu-ikuskera existentzialista du. Leturiak bere egunkarian giza bizitzaren zentzurik eta norabiderik eza azaltzen du.
Obraren egitura norbaitek Leturiaren egunkaria jaso egin du eta hark irakurleari eskaintzen dio.
Estiloaren aldetik, obraren ekarririk onena hiztegiaren eraberritze konplexurik gabea da. Garaiko autoreen aipamenak ere badira.
Jon Mirande (Paris, 1925-1972)
Mirande guraso zuberotarrengandik Parisen jaiotako idazlea da, euskaldun berria.
Miranderen bizitza, obra bezalaxe, heterodoxoa egiten duten xehetasun jakingarriz betea da:
· Poliglota handia zen
· Ideologikoki antisemita, antikreriala eta faxista, eta antifrankista, aldi berean.
· Polemikazale handia.
Bere buruaz beste eginda hil izanak ere, autorearekiko eta obrarekiko interesa indartzen lagundu tu.
Haur besoetakoa
Hauxe da Miranderen eleberri bakarra. Obra 1959an apailatua zuen, baina, irakurleen erantzunaren beldur, 1970ean eman zuen argitara. Protagonista-kontalariaren eta Theresa 11urteko alaba bitxiaren arteko harreman pederasta da obraren gaia; gai heterodoxo bezain eskandalosoa.
Haur besoetakoa psikologikoa da. Eta eleberriaren estilo literarioa tradizional samarra da ere eta bertan deskribatzen diren sentimenduen intentsitateak eta pasarteen plastizitateak garai hartako euskal eleberrigintzan ezezagunak ziren.
Deskribapen bizi-biziak lortzen ditu eta girotze-lana oso ondo biribildua du.
Edgar Alan Poe amerikar idazlearen eragin nabarmena erakusten du Mirandek. Bestalde, Haur besoetakoak Nabokov autore ezagunaren Lolitarekin duen antzekotasuna ere aipatzen da.
BIGARREN ALDIA: 1969-1976
Euskal eleberriaren modernizatze-bideak bihurgune interesgarria egiten du 1969.urtean. 1969urte inguruetan frankismoaren kontrako oposizio politikoa indartzen ari zela. Euskal Herrian era guztietako mugimendua erauntsi bihurturik jo eta ke ari da. Eta errepresioaren mina gaiztotzearekin batera, manifestazioak eta kale-istiluak gero eta sutsuagoak dira.
Giro horretan iristen da kalera euskal narratibaren modernotasunena koska bat aurrerago egiten datorren Egunero Hasten delako.
Oraingo eleberrigintzak ekarri oso interesgarriak ditu:
· Eleberrigintza berriak auzitan jartzen du pertsonaiaren beraren irudia eta garrantzia. Narratzaile anonimo bihurturik objektibotasun osoz kontatuko du ikusten duena.
· Pertsonaien analisi psikologikoa baztertu egiten da.
· Garrantzizkoena eleberriaren forma da, nola dagoen kontatua eta antolatua, interesa irabazten duen ez da abentura kontatzea, baizik kontatzearen abentura bera.
· Irakurleari sortzaileago izatea eskatzen zio, hau da, obran esan gabe geratzen direnak ere ondorioztatzea.
Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944)
Ekonomia eta soziologia-ikasketan egin ditu Friburgon, Suitzan. Donostian bizi da. Hauxe da haren eleberrien zerrenda:
· Egunero hasten delako (1969)
· Ehun metro (1976)
· Ene Jesus (1976)
· Hamaika pauso (1995)
· Bihotz bi (1996)
· Kndinskyren tradizioa (2003)
Egunero hasten delako. Gisele Bergier izeneko neska gazteak Riemmes-era abortatzeko asmoz egiten duen bidaiaz ari da obra. Han mediku-kontsulta batetik bestera ibili ondore, azkenik, lortzen du helburua.
Saizarbitoriak etengabeko bakarrizketa garatuz lortu du kontaketa.
Berritsu deituko pertsonaiak darama kontaketaren harietako bat, erantzunik gabeko jardueraren bidez.
Beste haria berritsuaren jardueratik ateratako Giseleren abortu bidea da: Giseleren ibileren kontua.
Biak daude lotuak. Bian gainera, Sizarbitoriak bi hari horien arteko lotura hirugarren kontaketa-hari edo kontaketa-ildo bihurtu du.
Funtsean, Giseleren ibilerak eta berritsuaren amaigabeko hitz-jarioa kontatzen dira obran, garaiko beste kezka soziologiko batuz ere aipatuz.
Kontatzeko trebetasun paregabea da.Kamerak duan ikuskera objektiboaz kontatua. Eta kamerak ikusi ezin duen erakusteko, berritsuaren jardun aspergaitza dago.
Estiloa arina, saltaria, bizkorra da, elkarrizketak izan ohi diren bezalaxe. Aipagarria da elipsiaren erabilera.

Entradas relacionadas: