Giza gorputzaren antolakuntza

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,67 KB

TEMA 1

Maila azpiatomikoa < Maila atomikoa < Maila molekularra < Organulu maila < Zelula maila < Ehun maila < Organo maila < Sistema maila < Aparatu maila < Organismo maila

----------

Zelula: Nutrizio-, ugaltze- eta harreman-funtzioak betetzen dituen unitaterik txikiena da.

Zelula eukarioto guztiak hiru egitura hauek dituzte:

 - Mintz plasmatikoa: Zelula inguratzen duen mintz mehea da. Babesa emateaz gain, mantenugaien sarrera eta hondakin-substantzien irteera erregulatzen du.

 - Zitoplasma: Mintz plasmatikoaren barruan dagoen ur-disoluzioa da. Substantzia ugari dauzka disolbatuta, bai eta zitoeskeletoa osatzen duten proteina-zuntzak ere.

 - Nukleoa: Egitura esferikoa da eta osagai hauek ditu:

                  - Mintz nuklearra: Bikoitza da eta nukleoa biltzen du.

                  - Nukleoplasma: Nukleoaren barruan dagoen ur-disoluzioa da.

                  - Kromatina: Zelularen funtzioak kontrolatzen dituen material genetikoari dagokio. Proteinekin elkartuta dauden ADN zuntz luzeen multzoa da. Zelula zatitzera doanean, kromatina trinkotu egiten da, eta kiribildu.

                                     Horrela, kromosomak deritzen egitura lodiak sortzen dira.

                  - Nukleoloa: ARNz eta proteinaz osatutako zati esferikoa da.

Organuluak

Mitokondrioak: Mitokondrioetan arnasketa zelularra egiten da, eta hari esker, mantenugaietako energia lortzen dugu. Horretarako oxigenoa baliatzen dute, eta karbono dioxidoa, ura eta energia sortzen.

Erretikulu endoplasmatikoa: Erretikulu endoplasmatiko pikordunan erribosometan sintetizatzen diren proteinak gordetzen eta garraiatzen du. Erretikulu endoplasmatiko leunak lipidoak sintetizatzen, metatzen eta garraiatzen hartzen du parte. 

Erribosomak: Proteinak sintetizatzeaz arduratzen dira.

Golgiren aparatua: Bertako zizternatan, erretikulu endoplasmatikotik datozen substantziak metatzen dira. Substantzia horiek kanporatzeaz ere arduratzen da, kanpoaldean ateratzen zaizkion xixkuak baliatuz.

Bakuoloak: Erreserba- eta hondakin-substantziak gordetzen ditu.

Zentrosoma: Zelularen zatiketan hartzen du parte. Zilioak eta flageloak eratzen ere laguntzen du.

----------

Ehuna: Egitura berdintsua eta funtszo berak betetzen duten zelulen multzoa da.

- Ehun epiteliala: - Estaldura-epitelioa: - Muki-mintzak

                                                           - Endotelioak

                                                           - Epidermisa           

- Guruin-epitelioa: - Guruin exokrinoak

                                                       - Guruin endokrinoak

                                                       - Guruin mistoak

- Ehun konektiboa: - Ehun konjuntiboa

                               - Gantz ehuna

                               - Kartilago-ehuna

                               - Hezur-ehuna

- Gihar-ehuna: - Gihar-ehun leuna

                        - Gihar-ehun ildaskatua

                        - Bihotzeko gihar-ehuna

- Nerbio-ehuna: - Neuronak

                          - Zelula glialak

----------

Organoa: Funtzio jakin bat betetzeko bata besteari lotzen zaizkion hainbat ehunen multzoa da. Funtzio horri ekintza deritzo.

- Organografia: Organoen egitura eta morfologia aztertzen duen zientzia da.

- Fisiologia: Organoen funtzioak ikertzen duen zientzia da.

----------

Sistema: Mota berekoak izanik antzeko funtzio betetzen duten hainbat organok osatzen dituzte.

Gihar-sistema, eskeleto-sistema, nerbio-sistema eta sistema endokrinoa

----------

Aparatuak: Bata bestearekin lan eginez funtzio goren bat edo batzuk betetzen dituzten hainbat organok osatzen dituzte.

Digestio-aparatua, arnas-aparatua, iraitz-aparatua, ugaltze-aparatua, zirkulazio-aparatua eta lokomozio-aparatua.

Entradas relacionadas: