Gizarte

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,87 KB

 
1-Zer da industria iraultza:
XIX.mendean egin zen aldaketa sakonari industria iraultza deritzo. Britainia Handian hasi zen. Kotoiaren ehun industria(ehungintza) eta siderurgia 1760.urtean eta 1870.urtetik aurrera Europako herrialdeetara zabaldu zen.

Industri iraultzaren bidez nekazal mundu berrira pasatu zen, artisautzatik fabriketako produkzio metodoetara iraganez.(salmenta zuen helburu, hau da irabaziak lortzea). Makinei esker ekoizpena asko handitu zen, ondorioz prezioek behera egin zuten. Baserriak hustu egin ziren, jendea hirietan pilatu eta hiritartze prozesuak aurrerakada handia izan zuen. Klaseen gizartea sortzen da, klase sozial berriak burgesia eta proletariotza izango direlarik. Pentsamoldeak ere aldatu egiten dira, ideologia berriak sortuz;liberalismoa, anarkismoa, sozialismoa… Industria iraultza, beraz, prozesu orokor bat izan zen.

6.Garaiak
Lehen industria iraultza(1780-1870)britainia handian gauzatu zen kotoiaren ehun industria(ehungintza)eta siderurgia sektoretan.
Bigarren industria iraultza: 1870 inguruan hasi zen. Britainia Handiak nagusitasuna galdu zuen industrian. Industrializazioa Europar kontinentera hedatu zen(Alemaniara bereziki) eta Estatu Batuetara. Ehungintzak nagusitasuna galdu zuen, eta sektore siderurdikoak, elektrizitate- industriak eta kimika-industriak hartu zuten haren lekua.
Hirugarren industria-iraultza: gaur egungoa

2- Nola egin zen industria iraultza?
Industria iraultza ez zen bapateko prozesua izan. Prozesu luzea eta konplexua baizik. Industria-iraultza izateko, beharrezkoa izan zen aurretik zenbait aldaketa gertatzea: Nekazaritzan izandako aldaketak, teknika berrien asmatzea eta industri iraultzaren garaian Ingalaterrako bideak asko hobetu ziren eta bide berriak ireki ziren.