Industria iraultzaren kausak!

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,33 KB

ARTE BARROKOA
Barrokoa Europan XVII. mendeari eta XVIII. mendearen lehen erdiari dagokio.
ARKITEKTURA
Hiriei eta botere politiko indartsuarekin lotuta dago, horren erakusgarri dira jauregiak. Estatu katolikoetan, kontrarreforma eta Elizaren nagusitasun-ikurraren isla.
Ezaugarriak:
-Lerro zuzenaren ordez, kurba eta kiribila nagusi.
-Zutabe bihurrituak, kiribil itxura eta mugimendua adierazten dutenak.
-Argi-ilunarekin jokatu. Kanpora ateratzen diren elementuen eta barrura sartzen direnen argi-itzalak sortuz.
-Apainketa oso aberatsa.
-Materialek aberastasun handia adierazi.
Bernini Done Petri basilikarako eginiko baldakinoa: zutabe bihurrituak, kurben erabilera, apaindura aberatsa.
Espainian: Churrigueresco estiloa, Churriguera.
Italian: Bernini, Borromini.
ESKULTURA
Barrokoaren dinamismoa eskulturan agertu zen.
Ezaugarriak:
-Irudiek mugimendu eta indar handia. Konplexutasun handiko eszenak sortu.
-Irudiek sentimenak, psikologia eta egoera pertsonala adierazi. Askotan, mugimenduak gehiegizkoak.
-Argi-ilunekin jokatu, sartu. Irtenak eginez.
-Gaiak: mitologiakoak, erlijiosoak, erretratuak etab.
-Materialak: harria, zura eta brontzea.
Eskultura Barrokoa Italian sortu. Eskultore nagusiena Bernini.
Espainian: Gregorio Fernández, Salzillo, Martínez, Montañés eta Alonso Cano.


PINTURA
Italian sortu. Europan hedatu ahala, tokian tokiko ezaugarriak hartu.
Ezaugarri hauek:
-Errealismoa nagusitu: irudiak ziren bezala, baita desatseginak ere.
-Gai erlijiosoak eta mitologikoak. Eguneroko bizimoduari lotuta. Sarri irudikatu zituzten natura hilak eta bodegoiak.
-Irudiei mugimendua ematen zitzaien, batzuetan, oso mugimendu bortxatuak.
-Pertsonaiek sentimenak modu nabarmenean agertu, dramatismo handiz.
-Garrantzia handia argi-ilunen teknika. Nahastu egiten zituzten alde oso argiak eta alde oso ilunak. Tenebrismoaren teknika.
-Margotzeko era askotako euskarriak.
Lehen margolariak
Italian adibidez: Caravaggio, tenebrismoa landu.

INDUSTRIA IRAULTZAREN KAUSAK:
-Demografia-iraultza (biztanleriaren hazkundea): eskulana, merkatua, emigrazioa.
-Nekazaritza-iraultza. Elikagai ugaria, eskulana eta dirua.
-Garraio- iraultza (trena, lurrun-makina): merkataritza, emigrazioa, lehengaiak.
-Garapen teknologikoa: asmakizun teknikoak (energia-iturri berriak,makinak)
-Kolonialismoa: lehengaiak, merkatua.
-Lan-antolaketa berriak: lantegia, taylorismoa, kate-produkzioa.
-Aldaketa sozio-politikoak: burgesiak boterea (liberalismoa). Proletarioak (langile-mugimendua).

Entradas relacionadas: