Izaki bizidunak eta nutrizioa

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,62 KB

Izaki bizidunek eta nutrizioa Izaki bizidunek ingurutik materia atea eta inguruarekin materia trukatzeki darabiltzaten prozesuei esaten zaie nutrizio. Bi nutrizio mota daude; autotrofoa eta heterotrofoa. Nutrizio autotrofoa Nutrizio autotrofoa da elikagaiak sortzea substantzia ez-organikoen bitartez. Eraldatze horretarako, energia behar da. Landareek, algek eta bakterio fotosintetikoek eguzki-argitik lortzen dute energia hori. Nutrizio hererotrofoa Nutrizio herterotrofoa hau da: beste izaki batzuek sortutako elikagaiak erabiltzea elikatzeko iturritzat. Elikagaiok lortzeko, izaki hertorotrofoak (animaliek, onddoek eta mikro-organismo askok) beste organismo batzuekin edo organismo horien hondakinekin elikatzen dira. Nutrzizio-prozesuak Elikagaiak edo elikagaiak sortzeko substantziak hartzea. Kanpoaldeareik gasak trukatzea. Hartutako edo sortutako substantziak erabiltzea. Elikagaiak eta hondakin-substantziak garraiatzea. Organismoaren jardueraren eraginez sortzen diren hondakin-substantziak desegitea edo iraiztea. Landarren nutrizioa Landare kormofitoek sustraia dute (lurzoruarekin lotzen du), zurtoina (adarrei, hostoei eta frutuei eusten die) eta hostoak (fotosintesia eta gas-trukea hostoetan egiten dira). ehun espezializatu batzuei esker, landareok gai dira lurrean nutrizio-prozesuak egoki gauzatzeko. Lurrera egokitzeko ehunak. Substantziak trukatzeko ehunak. Fotosintesia egiteko ehunak. Substantziak garraiatzeko ehunak (eroaleak). Hazteko ehunak. Fotosintesia, Izerdilanduaren banaketa, Izerdi gordinaren garraioa, Arnasketa, Substantzia mineralk eta ura xurgatzea, Transpirazioa. Animalien nutrizioa (I) Zulatzeko organoak. Iragazteko organoak. Xurgatzeko organoak. Zatitzeko organoak. Aldaketa batzuk eredu orokorrean Ahoa. Hegaztiek eta dortokek moko korneoa dute, janariak hartzeji; baleek bizarrak dituzte, eta gainerako ornodunek, hortz-haginak; arrainek ez dute listu-guruinik. Urdaila. Hegaztien eta ugaztun hausnarkarien kasuan, zenbait barrunbetan dago banatuta. Hegaztien urdailak barrunbe bi izaten ditu: prebentrikulua eta errota edo arandoia. Probentrikuluak digestioan hartzen du parte, eta errota gihartsuak, plaka gogor bi dituelarik, jana xehatzen du. Horrez gainera, esofagoan, zaku itxurako dilatzioa dute, paporo izenekoa. Paparoak jatekoak biltzeko zeregina du. Hausnarkariek lau ganberatan dute banatuta urdaila: zaku handia, jana biltzen da, eta digestioaren zati bat egiten da; zaku txikan, berriro ahoan gora etorri eta mastekatutako jana hartzen da; omasoan, elikagai batzuk xurgatzen dira, eta abomaso edo gatzagian, digestioa osatzen da. Hestea. Animalia belarjaleek oso heste luzea dute, heste itsu handia, jateko begetalak digeritzeko. Haragijaleek, berriz, heste txikiagoa dute, eta batzuetan es dute itsurik izaten. Ugaztun guztien hestea uzkian bukatzen da; gainerako ornodunena kloakan bukatzen da, eta hodi genitalak (ugaltze-aparatua) eta ureterrak (iraitz-aparatua) ere bertan lotzen dira. Digestio-aparatu batzuen bereizgarriak. Hegaztiak Esofagoa, Hestea, Paparoa, Probentrikulua, Errota. Ugaztun belarjaleen digestio-aparatua Zaku handia, Omasoa, Zaku txikia, Abomasoa, Hestea. Animalien nutrizioa (II) Arnas aparatuak Azaleko arnasketa: Lurreko anelidoek eta anfibio asko darabilte, birikak baitituzte arnasa hartzeko. Azala oso mehea dute, eta hezea beti, eta hortik hartzen dute arnasa. Zakatzen bidezko arnasketa: Uretako animaliek darabilte. Zakatzak lamina meheak dira, odol-baso ugarikoak, eta urarekin kontaktuan daude. Trakea bidezko arnasketa: Intsektuek darabilte. Trakeak oso hodi finak dira; gorputz guztian zehar zabaltzen dira zelula guztietara heltzeko. Hori dela eta, arnas aparatuak ez du parte hartzen gasen garraioan. Birika bidezko arnasketa: Lurreko ornodunek darabilte. Nolabait forputzean zabalduta dauden zaku formako barrunbeak dira. Ugaztunetan birikek milioika albeolo dituzte. Hegaztien birikek, berriz, aire-zakuak dituzte. Iraitz-organoak eta irtaitz-aparatuak Ornogabeen iraitz-hodiak:Gernua poro batzuetatik isurtzen duten hodiak dira. Forma eta kokapena ez da berbera ornogabeen talde guztietan Nefridioak: Onil formako hodiak dira. Anelidoetan ageri dira, eta eraztunetan daude. Antena-guruinak: Egitura konplexuko bi hodi dira. Krustazeoetan ageri dira, haien poroak antenen oinarrian irekitzen baitira. Ornoduenen iraitz-aparatua: Giltzurrun batek edo bik osatuta dago, eta horietan sortzen da gernua. Gero, hodi batzuetan zehar kanporatzen da gernue hori. Ugaztunetan, gernua ureterren bidez irtenten da giltzurrunetik. Ureter horietako bakoitza gernu-maskurian amaitzen da, bertan biltzen baita gernua, eta uretran zehar kanporatzen da. Animalien nutrizioa (III) Zirkulazio-aparatuak irekiak, Zirkulazio-aparatu itxiak. Ornodunen zirkulazioa Aparatuak bakunak edo bikoitzak izan daitezke, zenbat zirkulazio-zirkuitu dauden arabera. Bihotzak bi ganbera ditu. Zirkulazio bakuna. Odol-zirkuitu bakarra du. Bihotza bi ganberatan dago banatuta (aurikula eta bentrikulua); arrainek ohi dute. Zirkulazio bikoitza. Bihotza hiru-lau ganberatan dago banatuta, eta, horretare, zirkuitu bi eratzen dira: zirkuitu orokorra eta biriketako zirkulazioa. Zirkulazio orokorra. Oxigenoz hornitutako odola zabaltzen du bihotzetik organo guztiertara. Organo horieta, oxigenoa galdu eta CO2 hartzen du, eta gero, berriz ere bihotzera doa. Biriketako-zirkuitua. Oxigenoz urri dagoen odola eramaten du biriketara. Han, oxigenoz hornitu eta bihotzera bidaltzen du bueltan. Zirkuitu bikoitz batzueta, oxigenodun odila ez da nahasten oxigenoz urri dagoenaarikin (zirkulazio osoa); beste zirkuitu batzueta, berriz, odol biak nahasi egiten dira (zirkulazio ez-osoa). Izaki bizidunen erlazioa Erlazio-funtzioen bidez, izaki bizidunek kanpoko zein barruko informazioa jasotzen dute eta ahalik eta hoberen erantzuten diote informazio horri, bizirik irauteko. Landareen erlazioa
Landareak eta fotoperiodizitatea Tropismoak eta nastiak Animalien erlazioa
Kanpoko hartzaileak, Barruko hartzaileak
Argi-hartzaile, Kimiorrezeptoreak, Mekanorrezeptoreak, Termorrezeptoreak, Elektrorrezeptoreak.
Animalien erlazioa (II) koordinazioa eta efektoreak Hormona-sistema edo sistema endokrinoa Hormona-sistemak erantzunak kontrolatu eta erregulatu egiten ditu, guruin endokrinoetan sortzen diren hormonen bitartez. Guruin endokrinosk gorputz osoan sakabanatuta dauden organoak dira. Guruinok hormonak jariatzen dituzte gorputz barrura eta zirkulazio-aparatura, eta, horien bitartez, organo efektoreeetara zabaltzen dira. Egektoreei astiro baina luzaro etagiten diete. Ornogabeetan, hormona-sistema ez dago oso garatua, eta guruin endokrinoak urriak dira. Intsektuetan, hormona-sistemak eragina dur hazkundean, mudan eta metamorfosian. Ornodunetan, Hormona-sistema oso garatuta dago, eta hainbat funtzio kontrolatzen ditu; esaterako, hazkundea, sexu-ezaugarrien eta ugaltzeaparatuaren garapena, metamorfosia (anfibioetan), iraizpenaren kontrola, eta abar. Efektoreak Erantzun bat emateko, animalien zelula guztiek modu koordinatuan erantzun behar dute. Zelula batzuk erantzunak lantzen daude espezializatuta (efektoreak), eta erantzunak bi motatakoak izan daitezke: substantziak jariatzea eta mugimendua (animalien ezaugarria da) Substantziak jariatzea Kasu honetan, efektoreak guruin-zelulak dira. Guruinak osatzen dituzte, eta hainbat motatako substantziak jariatzen dituzte; adibidez; hormonak, adurra, izerdia, esnea, substantzia pozoitsuak, eta abar. Mugimendua Kasu honetan
efektoreak muskulu-zelulak dira. Muskuluak osatzen dituzte, eta, uzkurtzean, muskulu horiek mugimendua sortzen dute. Ornogabe batzueta, gorputzeko hormen muskuluak uzkurtzean sortzen dira narrastien mugimenduak lurrean (zizarea, barea, barraskilo, eta abar) eta desplazamenduak uretan (medusak, itsas zizareak, eta abar). Molusku bibalbio guztiek (muskuiluak, almejak, eta abar) muskulu gogorrak dituzte bi kuskulak isteko, harrapakinen bat azalduz gero. Artropodoek muskulu sendoak dituzte, hanka artikulatuen ixoeskeletoa eta hegoak euskarri dituztelarik. Izan ere, hegoak uzkurtzean, oinez ibili, jauzi egin edo hegan egin dezakete. Ornodunetan, muskuluak eta hezurrak tendoien bidez litzen dira. Hezurrak pieza zurrunak dira, eta, modu pasiboan, muskuluek mugitzen dituzte. Uzkurtzean, muskuluek tira egiten diote euskarriari, eta mugimendua sortzen da orduan (korrika egin, jauzi egin, igeri egin, hegan egin edo narras ibili)  

Entradas relacionadas: