Musikaren errenazimendua

Clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,87 KB

Motetea Izugarrizko garrantzia Errenazimenduan. Kontraerreformarako genero erlijioso importanteena. Erdi Aroan ez bezala,errenazimenduko moteteetako ahotsek hitz berak kantatzen zituzten eta 3 ahots baino gehiago izaten zituzten. XIII. mendean elizaren babesean sortutako forma dugu. Kantu gregoriarrari gai erlijioso edo profanoko beste testu bat gehituta sortu zen motetea. Ars novaren garaian erabilitako moteteak oraindik ere iraungo du baina sinplifikazioak izango ditu. Motetea bere maila gorenera Palestrinaren eskutik helduko da XVI. mendean. Orain ez da lehenagoko melodietan oinarrituko. Hasieran ahotsak bata bestearen atzean hasten ziren. Gero ahotsen arteko imitazioak eta zati homofonikoekin tartekatzen ziren. Meza Polifonian XIV.mendean hasi zen interpretatzen Ars nova garaian. Meza motete forman oinarriturik dagoela esan daiteke. Organumetan diskantus eran zegoen ahotsari testu berria gehitzerakoan sortu zen XIII mendean. 2 edo 3 ahotsetarako forma polifonikoa da. Ahots guztiek letra eta erritmo ezberdinak dituzte. Hasieran kontestu erlijiosoetan agertu eta gero profanoetan baita. Tstuak hizkuntza ezberdinetan ager zitezkeen eta gai desberdinei buruz aritu ere.

Entradas relacionadas: