Platon

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,2 KB

1) Platonek garrantzi handiagoa eman zion Hiri-Estatuari gizabanakoari baino. Hau esanez, Platonek kritika egin zien sofistei, hauek gizabanakoaren garrantzia azpimarratu baitzuten.Platonen ustez, gizakien bizibide zoriontsua estatuaren betebehar nagusietako bat da. Baina horretarako, estatu egoki bat prestatu behar da eta hau burutzeko antzinako Greziako hiri eredura itzultzea beharrezkoa da, baina demokraziak egin zituen akatsak errepikatu gabe.Gainera hiritar guztiak, jokamoldez, txarrak badira, estatuaren onbidea ezinezkoa izango litzateke. Era berean, estatuaren burua maltzurra bada, hiritarrek ezingo lukete behar bezala jokatu. Era honetan, Sofisten planteamendu hedonistak sortzen zituen arazoak gaindituak izan ziren Platonen planteamenduarekin.2) Platonen pentsamendua Sofisten aurka zegoen, eta hauek gainditzeko ahaleginak ere nabari daitezke Platonengan. Sofistek heziketa diskurtsoan oinarritzen zuten bitartean, Platonek dialektikan oinarritzen zuen. Platonentzat dialektika elkarrizketa da, beste esanahi batzuen artean, hala nola, zientzia eta zientziak. Platonek, gainera, dialektikaren bidez, ikasleen partehartzea bultzatzen zuen.Sofistikaren erlatibismoaren kontra, Platonek objetibismoa eta errealitate absolutuen existentzia baieztatuko du, hau da, definizio unibertsalak egon badirela esango du, gauzen artean zerbait komunean dagoen aldetik.Azkenik, Sofistek “logos”-a (hizkuntza eta arrazoia) boterea lortzeko instrumentu gisa definitzen zuten, baina Platonek, aldiz, ongira eta eta guztientzako egia komunetara bideratzeko modu gisa definitu zuen.

Entradas relacionadas: