Sin mas 2

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,15 KB

CADIZEKO GORTEETAKO PROGRAMA IRAULTZAILEAEspaniako gizartearen zati handi bat armekin frantziarrekin borrokatzen zen bitartean, ilustratu gutxi batzuek Frantzian benetako iraultza burgesa eragin zuten ideiak ezarri nahi zituzten Espainian.Batzorde Zentralak, Cadizen babestuta, 1810eko urtarrilean erregeordetza kolektiboa sortu zuen, behin-behineko gobernuaren antzeko zerbait. Gobernu hori bost kide kontserbadorek osatzen zuten, baina hiriko giroaren presioa zuten, merkataritza-burgesiaren eta atzerriko merkatarien kolonia garrantzitsuen egoitza zen eta. Burges liberalek, funtzionario ilustratuek eta Josef erregearen armadak okupatutako beste hiri batzuetako intelektual askok, gerratik ihes eginez, Cadizen bat egin zuten, britainiar ontzidiak babestutako hiria zen eta.5.1Gorteen deialdia eta osaeraErregeordetzak ez zituen Gorteak deitu Cadizen Amerikako hiri batzuetan tokiko botereak ezarri zirela jakin zuten arte, gertaera horrek espeiniar inperioa arriskuan jar zezakeen eta. Diputatuek Espainiako nazioaren osotasuna defendatzeko zina egin zuten, eta 1814ko udaberrira arte bildu ziren. Dekretuen multzo batek eta batez ere 1812ko Konstituzioak herrialdea aldatzeko nahia zutela adierazten zuten, Espainian monarkia liberala eta parlamentu-monarkia ezarriko zuten eraldaketa garrantzitsuak aplikatuta.Ordezkaritza eta horren arazoakGerrako zailtasunen eraginez, goi-noblezia eta Elizako hierarkia ia-ia ez ziren Cadizen ordezkatuta egon. Probintzia okupatuetako ordezkariak ere ez ziren joan, eta horientzat Cadizeko ordezkoak edo Cadizen bizi ziren kasuan kasuko probintzietako ordezkoak bilatu ziren, baita Amerikako espainiar lurraldeetako ordezkarientzat ere. Gorteetan trebakuntza intelektuala zuten erdiko klaseak, elizgizonak, abokatuak, funtzionarioak, militarrak eta katedradunak ziren nagusi, baina industria- eta merkataritza-burgesiako kideak ere bazeuden. Aitzitik, ez zegoen herritarren masaren ordezkaririk. Ezta emakumeek ere, oraindik ez zuten-eta eskubide politikorik.Cadizeko Gorteen izaera eta joerakBatzar Konstituziogilea eratu eta nazio subiranotasuna bere gain hartu zutenean. Era berean, herritar guztiei eskubide berdinak emanda.Cadizeko ganberan bi joera ahndi sortu ziren. Liberalak –hitz hori lehenengoz erabili zen etiketa politiko modura- eta absolutistak, mespretxuz “losintxari” deitzen zituztenak, antzinako ordena monarkikoari eustearen aldekoak ziren. Cadizeko prentsa gehiena liberalen alboan egon zen. Elizetako pulpituak, aldiz, ideologia absolutistaren aldekoak ziren.5.2 LEGEGINTZA-LANA. ANTZINAKO ERREGIMENA ABOLITZEKO DEKRETUAK Adierazpen askatazunakPrentsa alde izanda eta hainbat mendetan blokeo informatiboa jasan ondoren, liberalek inprenta-askatasunaren dekretua onetsi zuten. Idazki politikoen zentsura ezabatu zen, baina ez idazki erlijiosoena. Erregimen Feudala bertan behera uzteaCadizeko gorteek antzinako erregimeneko arkitektura suntsitu zuten. Jurisdikzio-jaurerriak abolitu zituzten, tokiko eta probintziako administrazioa modernizatzea eragozten zuten eta. Espainiako herrien erdia eta hirien heren bat oraindik ere kleroaaren eta nobleziaren menpe zeuden eta. Era berean, gremioak indargabetu zituzten. Horren ordez, ekoizpen liberal-kapitaliztaren harreman modernoak ezarri ziren.Landa-inguruan burgesen nekazaritza-eraldaket iragarri zen, Jovellanosek aurreratu zuena. Diputatuek udalerrietako auzo-lurrak enkante publikoan salduko zitustela iragarri zuten. Mestako kontseju Prestua desegin zen, eta herriei auzo.lurrak mugatzeko eskubidea aitortu zitzaien.Erlijio-legeriaGorteek erlijio-arloan ere legeak eman zituzten, diputatuen artean eztabaida sutsuak egin eta gero. Inkisizioa abolitu zen, pentsamendu-askatasunerako eta zientzia garatzeko oztopoa zen eta. Hamabi kide baino gutxiago zituzten komentuak ezabatu ziren eta erlijio-ordenen ondasunak sekulartu ziren. Neurri horien eraginez eliz hierarkiarekin apurketa gertatu zen, baina klero ilustratuak, gorteetatik, ideia horiek zabaltzen lagundu zuen.5.3 1812ko konstituzioa1812ko San Jose egunean, Cadizeko diputatuek Konstituzioa onetsi zuten, Espainiako historian lehenengoa. Legegintza-eginkizun guztia laburtu eta Espainiako liberalismoaren ideiak eta hizkera finkatu zituen. “Pepa” oso testu luzea da, Konstituzioaren espirituaren aurkako interpretazioak saihesteko.Estatu bakarra, eskubide berberakNazioaren ideiari jarraituz, estatu bateratua diseinatu zen, eta espainiarren eskubideak oro har onartu ziren, erreinu bakoitzeko eskubide historikoen gainetik. Diputatuek nazioa ordezkatzen dute.Konstituzioak aurrerapauso berria eman zuen lehenengo Borboiek abiatutako zentralizazio politiko eta administratiboaren prozesuan. Eta, aldi berean, espainiarren eskubide indibidual eta kolektiboak baieztatuta, salbuespenetan eta pribilegioetan oinarritutako gizarte-eredua ezabatzeko oinarriak ezarri ziren. 1812ko Konstituzioak burokrazia zentralizatua, fiskalitate erlidea, nazio armada eta barruko aduanarik gabeko merkatu askea finkatu zituen.

Entradas relacionadas: