Teknologoa

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,39 KB

Propietate mekanikoak

Elastikotasuna: Gorputz bat kanpo indar batzuen eraginez deformatu eta tentsioak kendu ondoren jatorrizko neurrietara itzultzea.

Xaflakortasuna: Material batek norabide guztietan deformatzeko duen gaitasuna

Gogortasuna: Material batek beste batzuk marra ez dezaten ezartzen duen eragozpena edo bestean sartzerakoan aurkitzen duen erresistentzia da.

Zailtasuna: Material bat apurtzeko behar den energia kantitatea.

Hauskortasuna: Material batek itxuragabetu gabe apurtzeko duen gaitasuna.

Iraunkortasun nekea: Jarraina errepikatzen diren talka edo tentsio txikiak jasteko materialak duen poratera da.

Burdina: Egoera puruan aurki ez daiteken materiala da. Burdin oxidoz osaturiko mineraletik lortzen da. Guztiz purua aurkitzeko tratamendu zehatzak jasoten ditu. Burdin puruak ez du aplikazio industrial  ugaririk. Burdin aleazioak erabiltzen dira horretarako: Altzairua, burdinurtua, burdin aleazioak eta burdin konglomeratuak.



Altzairua: Burdin eta karbono aleazioa. Karbonoa ehuneko 0.1etik ehuneko 1.7ra izan daiteke. Karbonoa, altzairuaren ezaugarri mekanikoak aldatzen dituen elementu nagusia da. Hozte prozesuaren arabera ere ezaugarri mekanikoak aldatzen dira. Hozte prozesua motela (suberaketa) bada, egitura bigun eta otzanak (moldeable) lortzen dira (ferrita, perlita). Hozte azkarrarekin (tenplaketa), egitura egonkorrak eta apurkorrak lortzen dira (martensita).

Burdinurtua: Burdin eta karbono aleazioa. 1.7tik 6.7ra. Burdinurtuak ez dira xaflakorrak material apurkorrak dira eta isurgarritasn haundia dute. Burdinurtu arrunta( grisa eta zuria), aleatua eta berezia. Grisak merkeak eta mekanizatzeko errazak. Zuriak ezin dira mekanizatu; aleatuak eta bereziak fabrikazio konplexuago baten ostean ezaugarri mekaniko askoz hobeak ditu. Grisa era guztietako piezetarako erabili. Zuria, gutxi erabili; apaingarri moduan. Aleatuak eta bereziak erabilera zehatzagoak.

Entradas relacionadas: