Txajas2

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,53 KB

Vaina, bai kostaldeko ordezkariak bai Cadizean izan ziren aukeratuak, ideia berrien aldekoak ziren: merkatariak, abokatuak, lanbide liberalekoak, enpresarioak… eta liberalek ganbarta bakar osatzea eta banakako botoa imposatu zuten.

Gorteak Cadizen bildu ziren ia penintsula oso frantsesen kontrolpean zegoelako. Bere bilerak hasi ziren 1810eko irailean eta 1814ko udaberrian bukatu ziren. Aldi honetan, Sistema Liberala ezartzeko neurri desberinak hartu zituzten: Bere leheenengo dekretuen bidez, 1811an hartutakoak, desamortizazioa bultzatu zuten herri lurrak salmentan ipiniz, Mesta indargabetu zuten nekazaritza/abeltzaintza suspertzeko, gremioak deuseztatu zituen asakatasun ekonomia bultzatzeko, Estatuak jaurerri jurisdikzionalak eskuratu zituen, aberastasunaren araberako fiskalitatea ezarri zuten, Inkisizioa deuseztatu zuten, eta abar.Baina Erregimen Zaharra ezabatzeko neurririk garrantzitsuena marko juridiko-politiko berri bat ezartzea zen, hau da, Konstituzio liberal bat. Azkenean, 1812an San Jose egunean, Espainako lehen Konstituzioa onartu zen, horregati herriak “La Pepa” deitu zion. Bere ezaugarririk garrantzitsuenak honako hauek izan ziren:
- gobernatzeko era: monarkia
- eskubideak: berdintasun juridiko eta fiskala, jabetza pribatua, adierazpen askatasuna… helburua: zoriontasuna lortzea.
- boterreen banaketa: legegilea, ganbara batean eta erregearena; betearazlea, erregearena; judiziala, epaile eta tribunaletan.
- boto ematea: unibertsala (gizonezkoak) vaina zeharkakoa.
Hautatua izateko diru-sarrera gutxiengoa izan behar zuten.
-bermeak: Gorteak urtean behin gutxienez bildu behar, erregeak ezin zuen desegin, Milizia Nazionalaren sorrera konstituzioa eta sistema liberala bermatzeko.


1813an, euskal Batzar Nagusiak deitu zituzten Konstituzioa zin egiteko: Araban eta Gipuzkoan zin egin zuten. Bizkaian ere, vaina arazoekin. Aduanak kostaldera eraman zituzten eta zuzenezko kontribuzioa ezarri zuten.
Independentziako gerrak bai frantsesen erreformak bai liberal espainiarren erreformak oztopatu zituen. Gerra ostean, Fernando VII.ak 1812ko Konstituzioa indargabetu zuen, eta absolutismoa berrezarri zuen.
Fernando VIIaren erregealdia, 1814-1833
a) Absolutismoaren berrezarpena: 1814-1820.
1813ko abenduan, Valençay-ko Ituna sinatu ostean, Napoleonek Espainako koroa Fernando VIIari itzuli zion, vaina 1808-1814 bitartean, Espainian, aldaketa asko gertatu ziren: liberalismoaren ezarpena, gerraren ondorioz biztanleria eta ekonomiaren hondamena, eta Amerikako kolonien mugimenduak bere independientzaren alde.
Itzultzerakoan, erregeak Konstituzioa zien egin behar zuen, vaina Madrilera joan baino lehen Valentziatik pasatu zen. Bidean, estatu kolpe bat emateko diputatu batzuen eta armadaren zati baten laguntza izango zuela jakinarazi zioten: 69 diputatu absolutista eta Elio jeneralaren gudarostea Erregimen Zaharraren berrezarpenaren alde zeuden. Indar hauekin eta herrairen axolapenarekin, erregeak estatu kolpe bat eman zuen maiatzean, Absolutismoa berrezarriz dekretu baten bidez.

Liberalen irtenbideak bi izan ziren: klandestinitatean ixilpeko lana egitea logia mosonikoen bidez, eta pronuntzamenduak sortaraztea. Ahalegin guztiak porrot egin zuten 1820ra arte.

Garai honetako arazorik larriena ekonomiko eta finantzieroa zen. Gerraren hondamenditik aparte, gizarte estamentalaren berrezarpenak eta Amerikako independentziaren aldeko gudak egoera hori larriagotu zuten.

1820an, Riegok pronuntzamendu bat burutu zuen Cadizen. Andaluziatik martxa egiten hasi ziren altxamendua zabaltzeko asmoz eta, hasieran indar gutxi jaso zuten arren, azkenean Fernando VIIak, beharturik, 1812ko konstituzioa zin egin zuen: Hirurteko liberalak hasi ziren.

Entradas relacionadas: