Aginduak euskaraz

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,42 KB

Diptongapenak 1) Diptongapenak, gaur egun hasiera batean baino ugariagoak dira, bokale tarteko herskarien erorketak gertatzen direlako. [-tegi] atzizkiaren kasuan, otegi ? Otei… [au] atzizkiaren kasuan, ohizkoa da [a]-ranzko murrizketa hegoaldeko euskalkietan. Jaulgi ? Jalgi… Batzuetan ordea, sudurkari baten aurrean diptongapen sekundarioak gerta daitezke. Jantzi ? Jauntzi / irentsi ? Erauntsi… [au] eta [eu] kasuetan diptongoaren kontsonantizazioa gerta daiteke. Euri ? Ebi / euli ? Elbi… 2) Mailegu latinoetan [aû] diptongoa [aî] bilakatzen da eta kasu batzuetan diptongoa deseginda gerta daiteke. Auctor ? Aitortu… Diptongoaren bigarren osagaiaren erorketa ere gertatzen da. Jaiki ? Jaki… Aditzetan ere gertatzen da. Daukat ? Dakat… 3) Diptongoetan [au] formula da ohizkoena euskaraz, latinezko maileguetan. Causam ? Gauza… Zuberera eta erronkarieraren eremuan [au], [ai] bilakatzen da. Gauza ? Gaiza… 4) Lehen silaban [au] diptongotik [a] bokalera murrizketa gerta daiteke. Auditum ? Aditu / aurkitu ? Arkitu… Hala ere [au] diptingodun formula beti ere ez da zaharrena. XVIII.Mendean gipuzkeraz ere handi formula zen ohizkoena. 5) [au] diptongoa [o] eta [u] formuletara gutxitan murrizten da, eta aldaketa barneko edo azkeneko silaban gertatzen da. Arraultze ? Arroltze / irauli ? Iruli… 6) [eu] diptongoa [au] baino urriagoa da euskaraz eta sendotasun gutxi du. Gipuzkeraz [eu] formula hautsi daiteke [g] eztarkaria tartekatuz. Leun ? Legun… Zenbait euskalkitan, [eu] diptongoa [u] eta [e] bokaletara murrizketa gertatzen da. Euskara ? Eskara / euri ? Uri… Berdin gertatzen da erakusle eta aditz batzuetan. Neure ? Nere / neukan ? Nekan… 7) [i] bokala daramaten diptongoek bigarren bokala gal dezakete, konposakeran batez ere. Hain ? Hanbat / zein ? Zenbat… Bizkaieraz berriz monotongapena gertatzen da, ondorengo kontsonantearen bustidura gertatzen delarik. Noiz ? Nox / aitatu ? Attatu… Kontrako prozedura nabarmen da Iparraldean. Ollo ? Oilo / naiz ? Niz / haiz ? Hiz… 8) [ai] eta [ei] diptongoak dituzten hitzetan elkar-aldaketak eman daitezke euskalkien arabera. Jai ? Jei / igitai ? Igitei / norbait ? Norbeit / jaiki ? Jeiki…

Entradas relacionadas: