Argazki kamera+kliskagailua

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,04 KB

6. Argazki-kamera
Argazki kamera sistema optiko batek eta hartzaile fotosentikor batek osatzen dute. Sistema optikoak (objektiboa) irudi erreala eta alderantzikatua proiektatzen du. Hartzailea, argiarekiko sentikor den geruza batez estalitako plaka batez osatuta dago, eta hau irudia emango digu.





Elementuak:
-Gorputza: Kamara iluna da. Atzealdean, irudi erreala eta alderantzikatua eratzen den lekuan xafla sentikorra jartzen da. Prozesu fotokimikoen bidez xafla inpresionaturik geratzen da.
-Objektiboa: Objektuek islaturiko argia biltzen duen sistema konbergentea da. Akatsik gabeko irudia sortu eta fokapen sakonera handia izan behar du. Fokapen sakonera, objektiboak momentu berdinean foka ditzakeen puntu hurbilena eta urrunenaren arteko distantzia da .
-Bisorea: Irudia enkoadratzeko balio du,, nahi den partea filman inpresionaturik geratzeko.
-Obturadorea: Esposizio denbora kontrolatzeko balio du, argia filmara iristeko denbora tartea.
-Diafragma: Elkaren gainean exarritako xaflatxo metalikoen eraztuna da eta objektiboa erregulatzeko balio du, filmmara iristen den argi kantitatea.
-Kliskagailua: Kliskatzean argazkia ateratzen dugu. Denbora batean obturadorea irekitzen da, kanpotik argiak filma inpresionatzeko.

Argazki-kamera giza begiarekin konparatu ditzakegu. Objektiboak kristalinoaren eginnkizuna du, diafragma irisarenarena, kamera iluna esklerotikarena, eta film sentikorra erretinarena. Baina kamerak irekiera angelu handia du, guk baino handiagoa.





Objektuaren fokapena lortzeko, lentearen eta pelikularen arteko distantzia doitu behar da. Sistema fotografikoak akomodatzeko gaitasuna du, puntu desberdineta kokaturik dauden objektuen irudi garbiak lortzeko. Giza begiak ere bai. Argi kantitatea diafragmaren bidez kontrolatu ahal da.

Entradas relacionadas: