Artearen Historia: Rembrandt, Borromini eta Errenazimentua
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,54 KB
Rembrandt: Tulp Doktorearen Anatomia Ikasgaia
Rembrandt-ek 1632an margotu zuen oleozko margolan hau, mihisean. 169,5 x 216,5 cm-ko neurriak ditu eta Herbehereetan gordeta dago. Artistaren lehen talde-erretratua da, 26 urterekin egina, zirujau talde batentzat. Thomas de Keyserrek ere antzeko bat egin zuen.
Anatomia-ikasgai publiko bat ikusi dezakegu bertan, garai honetan egiten zirenak Jainkoaren jakinduria gizakiengan erakusteko. Tulp doktorea agertzen da besoa aztertzen. Hildakoa kriminal bat da, eta atzean ikasleak daude. Espresioak errealistak dira. Ikasleen begiradek ikuslearen arreta deitzen dute, klasekide bat bezala sentiaraziz. Ikasleak inguruan agertzea errealismoaren beste ezaugarri bat da, lehenago lehen ilaran agertzen ziren bitartean.
Argi garbi eta indartsu batek kontrastea sortzen du, teoria tenebrista landuz. Liburuen edo arroparen xehetasunek argi eta garbi erakusten dute artistaren kalitatea.
San Carlo alle Quattro Fontane: Borrominiren Maisulana
San Carlo alle Quattro Fontane eliza 1638 eta 1641 artean eraiki zen Erroman. Francesco Borrominik eraiki zuen maisulan barroko hau, klasizismoaren desegituraketa hasiz. Bere lehen proiektu autonomoa izan zen.
Quirinal mendiaren gainean dago, Trinitarioen ordenak zuzenduta. Elizarekin batera komentua ere eraiki zen. Kontraste geometrikoak ditu: komentuaren klaustroa laukizuzena da, eta eliza, berriz, elipsoidala. Elizak kupula obalatua du, eta bi argi foku ditu: bat zentrala eta bestea oinarritik sartzen dena.
Barroko obra esanguratsua da bere fatxada dinamikoagatik. Esan beharra dago Borrominik hau egitean matematika eta arkitektura jakintza handiak erabili zituela. Leku txiki eta irregular batean kokatuta dago.
Errenazimentuko Eskultura: Ezaugarriak eta Artistak
Errenazimentuko eskultura XV. mendean agertu zen Florentzian. Hasieran Erdi Aroko tailerren lanei lotuta zegoen, eta Italian bakarrik garatu zen.
Ezaugarri nagusiak:
- Materialak: Marmola eta brontzea erabili ziren, material nobleak. Espainian, berriz, egur polikromatua.
- Teknikak:
- Schiacciato teknika (erliebe zapala) (Ghiberti, Donatello).
- Perspektiba, espazioa eta sakonera lortzeko joera nabaria.
- Harria zuzenean landu zen, gehienbat puntua ateratzeko teknika eta harri gaineko teknika erabiliz (Michelangelo).
- Modelatu sakonaren teknika.
- Funtzioa eta kokapena:
- Arkitekturarekiko menpekotasunetik askatu zen, eraikinak hornitzeko funtzioa galduz.
- Katedraletako fatxadetatik erliebe bidezko dekorazioa ia desagertu zen.
- Bolumen osoko eskulturak ugaritu ziren.
- Erliebearen garrantzia erretauletan, pulpitoetan edota hilobietan mantendu zen.
- Kontzeptua:
- Eskulturaren kontzeptu ezberdin bat agertu zen: plazer estetikoa eman nahi zen, eta itxura edo irudi ederrek balio propioa izango zuten, transzendentearen bila joan gabe.
- Gizartea arteari irekita zegoen, ikustaldi estetikoaren gustuan oinarrituta.
- Gaiak: Mota guztietako gaiak landu ziren:
- Erlijiosoak (tradizio klasikoko gaiak eta bibliakoak elkartuz).
- Historikoak.
- Heriotza (hilobi monumentuetan).
- Mitologikoak (Venus irudikatzean).
- Erretratuak (Uomini Famosi eta zaldizkoak).
- Gai nagusia gizakia zen, gehienbat biluzik. Gorputz biluziaren edertasun sentsuala berraurkitu zen, antzinate klasikoan gertatu zen bezala, subjektu nagusia bihurtuz.
- Estetika:
- Kanon klasikoa berreskuratu zen.
- Edertasun idealaren bilaketa.
- Gorputz errealista baina era berean idealizatua, benetako formetara ahalik eta gehien hurbiltzen zena baina idealizazioari uko egin gabe.
- Erliebeetan perspektiba agertu zen, eta lotura izan zuen arte kristauarekin.
- Irudiak contrapposto jarreran agertu ziren.
Estiloak eta Artistak:
- Quattrocentoan eta Cinquecentoan:
- Jarrera lasaia erakutsi zen, konposizio zentripetu eta simetrikoak, eskema xumeak, forma geometrikoetan oinarrituta.
- Konposizioa orekatua eta lasaia zen, klasizismoaren ereduaren arabera, inoiz ez simetrikoa.
- Pertsonaia gutxikoak, antolatuak, gai nagusiaren arabera.
- Polikletoren contrappostoa eta Praxitelesen kurba miretsiak erabili ziren.
Artistak:
- Quattrocentoan:
- Ghiberti: Florentziako bataiategiko ateak.
- Donatello: David, San Jorge, Habakuk profeta.
- Verrocchio: David.
- Cinquecentoan:
- Michelangelo:
- Gaztetasunean: David eta Vatikanoko Pietatea.
- Heldutasunean: Lorenzo eta Giuliano Medicitarren hilobiak.
- Zahartzaroan: Pietà Rondanini.
- Michelangelo:
- Manierismoan:
- Konposizio zentrifugo eta bihurrietara jo zen, giza sentimendu sakonak erakutsiz.
- Manierismoa, Erreforma Protestanteak Europa erlijio ikuspuntutik zatitu eta krisi giroa eragin zuenean sortu zen, sentimendu aztarnak baititu.
Artistak:
- Cellini: Perseo Medusaren buruarekin.
- Giambologna: Sabinen bahiketa, Hermes.