Errenazimenduko Arkitektura eta Eskultura: Aro Berri bat Italian

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,4 KB

Errenazimendua

Errenazimendua aro modernoaren hasieran mundu klasikoaren kulturara itzultzeko kultur fenomeno bat izan zen. Erlijioaren menpe zegoen mundu aldaezinaren ideia baztertu eta gizakia ardatzat zuen eta aldaketa etengabean zegoen munduaren ideia defendatu zuen. Errenazimendua Italian hasi zen, hiru une desberdin bereizten direlarik:

  • Quattrocentoa: lehen errenazimentua, XV. mendean, Florentzian hasi zen, Medici familiarekin, gero Europa osora zabalduz.
  • Cinquecento: bigarren fasea, XVI. mendean, Erroman, Aita Santuek bultzatuta, klasizismoa handituz.
  • Manierismoa: 1520tik aurrera.

Arkitekturaren Ezaugarri Orokorrak

Eraikuntza tradizio klasikoa berreskuratu zen, Florentzian hasi eta garatu zen XV. mendean, Medici familiak sustaturik.

  • Arkitekturako elementu klasikoak erabili zituzten harmonia bilatzeko, edifizioak kalkulu matematikoaz eginda. Albertik harmonia arkitektonikoaren kontzeptua sortu zuen.
  • Materiala harri landua, batzuetan marmolez estalia.
  • Oinplano zentrala erabili zuten.
  • Eraikuntza elementuak:
    • Horma: gotikoan galdutako garrantzia berreskuratu zuen, kuxindurak agertuz.
    • Euskarriak: orden klasikoetako koloma eta zutabeak.
    • Estalkiak: arkitrabatuak eta gangatuak, erdi puntuko arkua, kanoi-ganga kasetoiz eta petxina gaineko kupula erabiliz.
    • Fatxadak: garapen horizontala, kuxindurez dekoratuta.
    • Dekorazio elementuak: antzinate klasikoan inspiratuak, gruteskoak, girnaldak, kupido txikiak.
  • Eginkizuna: arkitektura zibilak garrantzi handiagoa hartu zuen.

Quattrocentoko Arkitektura

Florentzian izan zen zentroa.

  • Filippo Brunelleschi: Santa Maria del Fiore kupula egin zuen.
  • Michelozzo: Medici-Riccardi jauregia egin zuen.
  • Leon Battista Alberti: Errenazimenduko artearen teoria gorpuztu zuen. San Andres eliza eta Rucellai jauregia egin zituen.

Eskulturaren Ezaugarri Orokorrak

  • Eskultura ere Italian garatu zen.
  • Materialak marmola eta brontzea Italian, eta Espainian zur polikromatua.
  • Gaiak: proportzioa eta harmoniarekiko interesa, tradizio klasikoko gaiak eta biblikoak konbinatuta, giza gorputza soin biluzi perfektu eta idealizatua (David), busto erretratuak, hilobiak.
  • Konposizioa: konposizio zentripetuak eta simetrikoak.
  • Modelaketa: modelatu fina, oso leundua lortu nahi zuten perfekzioaren adierazgarri.
  • Forma naturala bilatu zuten, baretasuna eta lasaitasuna adieraziz.
  • Elizaren eta mezenasen premiei erantzun zieten.

Quattrocentoko Eskultura

  • Lorenzo Ghiberti: Errenazimenduko lehen eskultorea izan zen, Paradisuko ateak egin zituen. Ia pintura moduko konposizioak egin zituen: pertsonaia asko, paisaiak, perspektiba, sakontasun ilusioa lortzeko: figuren eskala txikitu urrundu ahala, erliebe mota desberdinak.
  • Donatello: gizakia bere konposizioen zentro, berdin berdin landu zituen erliebea nahiz konkor osoko eskultura erlijiosoa nahiz erretratua. David brontzezkoa, Gattamelata condotieroren zaldizko eskultura, Florentziako katedraleko kantore tribuna.
  • Andrea della Robbia:
  • Verrocchio:

Entradas relacionadas: