Euskal Herriko Landare Paisaiak eta Klima Mota Desberdinak
Clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,09 KB
4. Gaia
1. Euskal Herriko Landare Paisaia
1.1 Klima Ozeanikoko Landare Paisaia: Flora eskualde eurosiberiarrari dagokio. Landare formazio nagusia baso hosto erorkorra, zakardia eta belardia dira.
- Baso Hosto Erorkorra: Baso honek espezie gutxi ditu, eta masa handiak eratuz biltzen dira. Esanguratsuenak haritza eta pagoa dira.
- Pagoa: Beroa ez baina hotza oso hondo jasaten du, eta kareharrizko eta siliziozko inguruei ondo egokitzen da.
- Haritza: Ez ditu udak beroak jasaten, hotza ez du ondo jasaten eta pagoak baino hezetasun gutxiago behar du, altuera txikietan dago.
- Gaztainondo: Haritzaren kontura lekua irabazi dio.
- Zakardia eta Belardia: Altura txikia izan dezake. Zakardia baso hosto erorkorraren degradazio edo basoz gaindiko landaredi moduan ageri da. Belardia belar landaredia da, eta paisaia ozeanikoetan lur hedadura handiak hartzen ditu.
1.2 Klima Mediterraneo Kontinentalizatua: Artadi hosto iraunkorra eta erkametza dira nagusi. Baita ere mediterranekoko sastrakadia.
1.3 Mendiko Landare Paisaia: Mendian, landaredia estaietan antolatzen da. Estai bakoitzean, hainbat landare formazio daude.
- Piriniar Mendikatea: Lau estai begetal ditu:
- Oinaldeko Estai: 1200 metrora arte. Arteak eta haritzak daude.
- Azpialpetarra: 1200-2400 artean. Koniferoak daude.
- Elur Estai: 3000 metrora gora.
4. Transiziozko Klima: Euskadin lau klima mota bereizten dira: ozeanikoa, transiziozko ozeanikoa, mediterraneo kontinentalizatua eta mendikoa.
a) Ozeanikoa: Uren banalerroen iparraldeko lurrrak hartzen ditu: Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako iparraldeko haranak hain zuzen ere. Prezipitazioak ugariak dira 800 m gora eta erregularrak dira. BBz temperatura moderatua da (12.5 eta 15) temperatura bitartea (9 eta 12) neguak moderatuak (6 behera inoiz) udak freskoak (22 ez).
b) Transiziozko Ozeanikoa: Arabako eta Nafarroako erdiko sakonuneak hartzen ditu. Klima ozeanikoaren eta mediterraneoaren arteko klima da. Prezipitazioak behera iparraldetik hegoalderantz (900 eta 600) dira, gehiengoa udazkenean eta neguan, gutxiengoa udan. UrBBz freskoa da (10-12.5) eta neguak hotzak, izozte handiekin. Udarak leunak.
c) Klima Mediterraneo Kontinentalizatua: Ebroko sakonuneko Arabako lurretan hedatzen da. Ez dago itsasoaren eragina. Prezipitazioak urriak (300-600) eta irregularrak dira. Udan lehortea dago eta gehiengoa ekinozioetan. Tenperatura muturrekoak. BItarte handia (17 eta 20) negua hotzak izozte ugari eta uda freskoa.
d) Mendiko Klima: Mendietan dago, 1000 metrora gorakoa. Prezipitazioak oso ugariak (1500 gora) neguan elur eran erortzen dira. BBz temperatura hotza da (10 behera) neguak hotzak dira eta udak freskoak.