Genetika Oinarriak: ADN, Gene eta Mutazioak
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,87 KB
ADNaren Erreplikazioa
ADNak erreplikatzeko ahalmena du, mitosiaren bidez ama-zelularen berdinak diren alaba-zelulak sortuz.
Erreplikazio prozesua honako hau da:
Bi kateen base nitrogenatu osagarriak lotzen dituzten hidrogeno-loturak hausten direnez, bi harizpiak askatzen hasten dira.
Guraso-kate bakoitza molde moduko bat da, beste kate osagarri bat sintetizatzeko. Bi guraso-kateak bereiztean, zenbait entzimak informazioa irakurri eta nukleotido osagarriak lotzen dituzte.
Kate berriak eratzen diren bitartean, hidrogeno-loturak sortzen dira eta harizpiak kiribiltzen dira.
Erreplikazioari esker, alaba-zelulek ama-zelularen informazio bera jasotzen dute.
ADNaren erreplikazioa erdikontserbakorra dela esaten da, helize berri bakoitzak moldearen funtzioa egiten duen guraso-kateari eusten baitio.
Gene Kontzeptua
ADNzko kromatina-harizpiez osatuta, gero kromosoma osatzen da.
Karaktereak izaki bizidun bakoitzaren ezaugarri bereizgarriak dira (anatomikoak, fisiologikoak eta jokabidekoak).
Genea, egitura aldetik, karaktere jakin bati dagokion informazio genetikoa duen ADN zati bat da.
Funtzioaren ikuspegitik, gene bat proteina bat sintetizatzeko informazioa garraiatzen duen ADN zatia da.
Organismo baten gene-multzo osoari genoma esaten zaio.
Mutazioak
Organismo baten ADNan ausaz gertatzen diren aldaketak dira mutazioak.
Mutazioek aldakortasun genetikoa eragiten dute, baita espezieen eboluzioa ere.
Berezko mutazioak arrazoi naturalak tarteko, ausaz sorturikoak dira.
Artifizialki eragindako mutazioetan, agente fisikoek eta kimikoek hartzen dute parte. Agente horiei agente mutagenikoak esaten zaie.
Mutazio guztiak ezin dira heredatu. Horretarako, germinalak izan behar dira, hau da, gametoetan gertatu behar da mutazioa.
Mutazio bat gameto batean gertatzen bada, heredatuko da, eta zelula somatiko batean gertatzen bada, ez da heredatuko.
Zenbakizko Mutazioak
Down sindromea: 21. trisomia
Klinefelter sindromea: XXY
Turner sindromea: X0
Edwards sindromea: 18. trisomia (mutikoak)
Patau sindromea: 13. trisomia (neskak)
XYY sindromea: (supergizona)
Egiturazko Mutazioak
Daltonismoa
Albinismoa: melanina pigmentua ezin dute sintetizatu
Informazio Genetikoaren Adierazpena
Zenbait hirukotek aminoazido bera kode dezakete.
Hirukote bakoitzak aminoazido bakarra kode dezake.
ARNr-k proteinako aminoazido-sekuentzia zehazten du.
Hiru nukleotidok kodoi bat osatzen dute.