Industrializazioa Espainian

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,83 KB

Industrializazioa espainian(sarrera).XIX. mendeko Espainiako industrializazioak porrot egin zuela esaten da, ez baitzituen lortu ekonomia modernizatzeko proiektu pribatuak eta proiektu publikoak (Madozen desamortizazioarekin lorturiko diruarekin ekonomia berritu nahi zuten baina ez zuten lortu). Erresuma Batuko eta Europako beste herrialde batzuetako industrializazioak, aldiz, lortu egin zituen proiektu horiek. Industrializazioa sustatu nahi zuten enpresaburu katalanak eta alderdi progresistako kideak berrikuntzak egiten saiatu ziren, baina ez zuten lortu Espainia herrialde industriala izatea. Kataluniak eta Kataluniaren barruan Bartzelonak soilik lortu zuten Europako beste eskualde batzuetako garapenaren parekoa. Hortaz, industrializazioaren porrota ez zen erabatekoa izan. Izan ere, ez zuen lortu beste nazioetako berdina baina oinarria utzi zuen geroago bertatik abiatzeko. Trenbide-sarea eraiki zen, bankuak sortu ziren, bai eta diru-sistema berria eta industriaguneak ere, eta hezkuntza hedatzen hasi zen. Hala ere, Espainiak nekazaritza-herrialdea izaten jarraitzen zuen XIX. mendearen amaieran, populakuntza aktiboaren gehiengoa nekazaritza arloan lan egiten baitzuen. XX. Mendearen bigarren zatian emango da lehen aldiz industrializazio prozesua estatu osoan.

Industrializazio prozesua Erresuma Batuan hasi zen lehen aldiz XVIII. Mendearen amaieran, ondorioz Lehen Industria Iraultza eman zen. XIX. mendearen zehar II.a eta III.a gertatuko da, eta Europako beste herrialdeetara hedatuko da. Herrialde batzuk lehenago industrializatuko dira: Europa mailan Alemania eta Frantzia izango dira lehenetarikoak, Espainian , berriz, mendearen bigarren erdian hasiko da industrializazio prozesua. AEB eta Asiara ere hedatu zen prozesu hori.

Entradas relacionadas: