Irene

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,62 KB

1839ko urriaren 25eko legea KOK.Irakurritako testua gorteek agindutako foruei zenbait lege, foruak berrezteko asmoz lehenengo gerraren karlistaren ondoren (1833-1839) foruen berrepenaren legea da. IN:aukeratu diren bi artikuluetan honako ideiak daude:*foruak berretsi, batasun konstituzionalari kalte egin gabe(1)*Gobernuak aldaketak proposatu gorteei,konstituzioarekin bat egiteko(2)Sarreran, erlijiosoaren aipamena bat adierazten da, “jainkoaren graziaz”. Erregina Jainkoarengandik boterea jaso duela esan nahi du. Testuan bi ideia nabarmentzen dira. Lehenengoa, Euskal probintzietako eta Nafarroako foruen berrezarpena da Konstituzioari kalte egin gabe. Bigarrena Gobernuak Gorteei proposatutako nahitaezko aldaketa, nazioaren eta Monarkiaren Konstituzioarekin bat eginez. TIH:Lehenengo gerra karlista Fernando VII.a hiltzean sortu zen hainbat arrazoiengatik. Lehenengo arazoa nekazariekin izan zen arrazoi ekonomikoak zirela eta (herri ondasunen saltzea, zerga prezioa..). Bigarrena, jauntxoekin, hauek sistema liberal berrira ez zirelako egokitzen eta bere eragin politiko soziala galtzearen beldur ziren. Hirugarrena, artisauen sektorearekin izan zen, artisautza mailako produkzioaren krisia zela eta. Eta azkenik, kleroa; hauek alde batetik desamortizazioaren beldur ziren eta beste aldetik, eragin soziala galtzeko arriskua zeukaten. Liberalismoaren askatasun teorikoak biztanle gehien errealitatetik kanpo zeuden. Foruek, abantaila praktikoak zekarzkieten herritar xeheei, hala nola zerga, soldadutza eta aduanetan. Burgesiarentzat, ordea, ordura arteko onurak eta kaltegarri bilakatuak ziren. Frantzian ez bezala, euskal burgesia edo baserritarrak elkarren kontra jarri ziren.||Karlos Euskadira iristean, Estatu karlista jarri zuen bere erakundeak zituena. Karlisten kausa indartu egin zen eta jarraitzaileak lortu zituen Bizkaiko foruen zina egitean. Arlo militarrean, Zumalakarregi zegoen buruan, hau behin eta berriz garaitu zituen tropak eta ia Euskadi osoa konkistatzea lortu zuen. Honek lehengoa etapan izan zen. Bigarren etapan, eragin izugarria izan zuten Don Karlosen erabaki aldakor eta kontrajarriak, horrek, asko ahuldu zuen Don Karlosen kausa. Istiluak jarraitu ziren eta Bilbo setiatuta egon zen baina Espartero jeneralak setioa kendu zuen gudua irabaztean. Azken etapan karlistak asko beldurtu ziren, oso pertsona erradikalak jarri zirelako erakundeen buru. Aurkariak eta disidenteak fusilatzen hasi ziren. Militarrek porrot egiterakoan karlismoa lur jota geratu zen. ||Foru hitzak bi esanahi izan ditzake: alde batetik, leku batera usadio eta ohiturak biltzen eta finkatzen dituen idaztizko arauak adierazten du; eta bestetik, erregeak hiribildua osatzen zuen komunitateari emandako arauak, pribilegioak… Lurraldeen arabera ez ziren berdinak baina bai formaz eta edukiz. Foruak hainbat ezaugarri zituzten: salbuetsita zeuden derrigorrezko soldadutza egitetik eta zergak ordaintzetik; Maiorazkoaren ezarpena; foru-baimenerako eskubidea; autonomia ekonomiarako eta merkataritzarako baimena…O:Ondorioz, esan daiteke gerra amaitzea milioika pertsona erbesteratu egin zutela, gehienak Frantziara, horregatik lurraldeak suntsituta geratu ziren. Foruen egoera aldatu egin zen, Maria Kristina erregeordeak foruak monarkiaren pribilegiotzat hartu eta Esparterok foruak indargabetu zituen. Liberal moderatuak boterea lortzean, foruak berrezarri zituzten baina hauek oztopo handia izan ziren eta horregatik 1872an sortu zen hurrengo karlistaldi bat.

Entradas relacionadas: