Lehen Sektorea eta Munduko Ekonomiaren Bilakaera

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,99 KB

Nekazaritza-paisaiaren giza elementuak

Lursailak

Nekazaritza-ustiategia esaten zaio jabe baten ekonomia-unitate batek jarduerak egiteko erabiltzen duen espazio fisikoari. Tamainaren arabera, ustiategiak handiak edo txikiak izan daitezke. Bi mota nagusi bereizten dira:

  • Openfield edo lur zabaleko paisaia: lursail independentez osatutako nekazaritza-paisaia da.
  • Bocage edo lur itxiko paisaia: lursailak hesien, harrizko hormen edo antzekoen bidez itxita daudenean.

Lursail motak

  • Ekoizpen intentsiboaren helburua lurrak ahalik eta gehien ustiatzea da. Herrialde garatuetan teknika modernoak erabiltzen dira.
  • Ekoizpen estentsiboa lursail handietan egiten da, baina ez da sail osoa ustiatzen; zati bat lugorri uzten da, erein gabe.

Lehen sektorea gaur egun

Lehen sektorearen gaur egungo egoera

Elikatzea gizakiaren oinarrizko premietako bat da. Lehen sektorean naturatik zuzenean lortzen diren baliabideak ematen dizkiguten jarduerak sartzen dira: nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta baso-ustiapena. Munduko biztanleria aktiboaren % 40k dihardu lehen sektorean, baina ehuneko hori behera egiten ari da.

  • Herrialde garatuetan, biztanleria aktiboaren zati txiki batek egiten du lan; hala ere, produktibitate handia du.
  • Garatzen ari diren herrialdeetan, batez beste, biztanleen erdiak dihardu sektore honetan.

Suspertzen ari diren ekonomien goraldia

Suspertzen ari diren herrialdeak

Haien hazkundea herrialde garatuena baino handiagoa da, eta haien arteko aldea murrizten ari da. Hazkunde honek ondorengo hauek ekarri ditu:

  • Industria-garapen handia.
  • Barne-eskariaren gorakada.
  • Soldata txikiak dituzte; horregatik, gizarte-ezberdintasun handiak daude, eta ekonomia-hazkundea eremu eta sektore jakin batzuetan biltzen da.

Potentzia tradizionalen gainbehera

Hegemonia ekonomikoa

Aurreko mendeko 80ko hamarkadara arte, herrialde garatuek kontrolatzen zuten munduko ekonomia, baina, gaur egun, zalantzan dago mendekotasun hori.

  • Globalizazioari esker, suspertzen ari diren herrialdeetako ekonomia herrialde garatuetakoa baino gehiago eta azkarrago hazten ari da.

2007an sortutako ekonomia-krisiaren ondorioz, mundu mailako ekonomia multipolar bat sortu da.

Globalizazioaren ondorioak

Enpresa multinazionalen hazkundea

Hainbat herrialdetan ekoizten eta saltzen duten enpresa handiak dira multinazionalak. Enpresa hauek asko hazi dira arrazoi hauengatik:

  • Mundu mailako merkatu bat sortu da eta balizko bezeroen kopurua handitu da.
  • Ekonomia-jardueren deslokalizazioak ekoizpen-kostuak murrizteko aukera eman die.

Entradas relacionadas: