Lehenengo errepublika

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,49 KB

-Burgesia monopolista: Meatzaritza eta industriarekin erlazionaturik zegoena, bankarekin, merkataritza-kapitalarekin. Oligarkiaren finkapena XX.Mende hasieran siderurgiaren kontzentrazioarekin batera eman zen.


-Burgesia oligarkikoaren "espainiartzea". Ybarra, Zubiria.. Inbertsio handiak egin zituzten Estatuko enpresetan, espaniar kapital handiarekin lotuta geratu zelarik. Honek zenbait ondorio politiko zekartzan, adb: errestaurazio sisteman inplikatzea. 

-Familien politika: askatasun oso mugatu eta nolabait itxietan oinarritutako ezkontza-sistema, honen ondorioz garaiko enpresa eta banku handien administrazio-kontseiluak bat zelarik. 

-Bere konserbadurismo politikoa: Errestaurazio sisteman integratu zen. Geroago, Primo de Riveraren alde jarri zen eta, azkenik, frankismoaren botere-aparatuaren oinarrietako bat izango da. 


Gorte konstituzionaletan estabaida handiak: Hauek izan ziren gai gatazkatsuenak; errepublikaren definizioa, emakumeen botoa, Estatuaren lurralde antolaketa eta erlijioa. Lehenengo desadostasunak sortu ziren. Estatuaren lurralde antolaketari buruzko eztabaidak abuztuan hasi ziren. Kataluniako Generalitatek Nuriako estatutua idaztea eta erreferendum baten bidez onartzea erabaki zuen eta asmo hori ez zetorren bat proiektu konstituzionalarekin. Koalizio errepublika-sozialistak konpromiso bat egin zuen eta konstituzioan idatzita gelditu zen. Konstituzioaren arabera hainbat probintzia autonomia eskualde batean antola zitekeen baina debekatuta zegoen bi eskualde edo gehiagok federazioa osatzea. Azkenean, Estatuaren nagusitasunari eman zitzaion lehentasuna. 
Estatuaren eta elizaren arteko zatiketak ondorio politiko larriak izan zituen. Zamorak eta Maurak dimititu zuten. Konstituzioak kultura-askatasuna aitortu zuen, eta bertan behera utzi zuen Eliza Estatuaren bidez finantzatzea. Gainera, Jesusen lagundia desegin zuten eta haren ondasunak nazionalizatu.

Entradas relacionadas: