Merkatuen Ezaugarriak eta Lehia Perfectua

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,62 KB

Merkatuen Ezaugarriak

Hauek dira kontuan hartzeko ezaugarri nagusiak:

1. Enpresa-kopurua

Faktorerik garrantzitsuena da, prezio-ezarpena baldintzatzen duen ezaugarria baita.

2. Eragina Prezioan

Ezaugarri horrek lotura zuzena du enpresa-kopuruarekin. Enpresa-kopurua zenbat eta handiagoa izan, orduan eta txikiagoa izango da enpresen eragina prezioan, eta alderantziz.

3. Desberdintzea

Produktu baten kontsumitzaileak bereizteko moduko ezaugarrien bat baldin badu, produktu berezitua edo desberdindua dela esaten da; bestela, berriz, produktua homogeneoa izango da.

4. Lehiaren Intentsitatea

Enpresek merkatuan aritzeko erabiltzen dituzten tentsio-mailak nahiz merkataritza-politikoek osatzen dute, hain zuzen, lehiaren intentsitatea.

5. Gardentasun-maila

Saltzaileek nahiz erosleek produktu jakin baten inguruan egiten diren transakzio guztien prezioari buruz duten informazio-kantitatea adierazten da.

6. Sartzeko eta Irteteko Askatasuna

Merkatu batean sartzea edo handik irtetea ez da erraza.

Lehia Perfectuko Merkatua

Ezaugarri hauek ditu:

1. Enpresa Asko

Sartzeko askatasuna dagoenez, ekoizle eta enpresa asko etekinak daudenean sartzen dira merkatuan.

2. Enpresa Prezio-Onartzaileak

Enpresa hain txikiak direnez, haietako bakar batek ere ez du prezioan eragiteko ahalmen handirik. Enpresa horiek zer kantitate ekoitzi baino ezin dute erabaki, kontsumitzaileak ordaintzeko prest dauden prezioaren arabera.

3. Produktu-Desberdintzerik Gabeko Merkatua

Ekoizle batetik bestera ez da alderik egoten kalitatean, diseinuan edo produktuen prestazioetan.

4. Lehia Handia

Produktu-desberdintzerik ez dagoenez, erraza da merkatuan sartu eta merkatu-kuota lortzea, baina horrexegatik da erraza, halaber, kuota galtzea. Enpresek prezioan lehiatzen dute, eta kostuak murrizten saiatzen dira.

5. Prezio-Gardentasuna

Merkatu-mota honetan, erosleek nahiz saltzaileek produktuek merkatuan duten salmenta-prezioari buruzko informazio guztia dute.

6. Sartzeko eta Irteteko Askatasuna

Ez dago lege-mugarik jarduera egin ahal izateko, eta ekoizpen-ondasunetan (makinak, ordenagailuak, lur-sailak, lokalak edo dirua) egin beharreko inbertsioak txikiak izaten dira, beste enpresa-sektore batzuetarako inbertsioen aldean.

Entradas relacionadas: