Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza: Oinarrizko Kontzeptuak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,63 KB

Nekazaritza

Paisaiak

Openfield edo lur zabaleko paisaia

Lursailak itxita ez daudenean, lursail independentez osatutako nekazaritza-paisaia da.

Bocage edo lur itxiko paisaia

Lursailak hesien, harrizko hormen edo abarren bidez itxita daudenean eta bide-sare baten bidez lotuta dagoenean.

Laborantza-sistemak

Lursailen ustiapen mailaren arabera, nekazaritza intentsiboa edo estentsiboa izan daiteke:

  • Intentsiboa: Helburua lurrak ahalik eta gehien ustiatzea da. Herrialde garatuetan teknika modernoak erabiltzen dira errendimendu handia lortzeko; azpigaratuetan, teknika zaharrekin, langile asko erabiltzen dituzte, baina errendimendua txikia da.
  • Estentsiboa: Lursail handitan egiten da, baina ez da sail osoa ustiatzen; zati bat lugorri uzten da, erein gabe, lurraren emankortasuna berreskuratzeko.

Uraren jatorriaren araberako laborantza motak

Landareentzako ura nondik datorren, 2 mota bereizten dira:

  • Ureztatua
  • Lehorrekoa

Laborantza-barietatea

Nekazaritza-ustiategi batean zenbat espezie-barietate landatzen diren, monolaborantza eta polilaborantza bereizten dira:

  • Monolaborantza: Labore bakar bat lantzen denean da. Ekoizpena salmentarako erabiltzen da eta, normalean, ustiategi handietan egiten da.
  • Polilaborantza: Espezie bat baino gehiago lantzen direnean da. Lursail txikietan egiten da eta ekoizpena kontsumorako erabiltzen da.

Abeltzaintza

Abeltzaintza gaur egun

Abeltzaintza animaliak haztea da, gero aprobetxatzeko (haragia, esnea, larrua… ekoizteko), lanerako erabiltzeko edo ugalketarako. Garatzen ari diren eskualdeetan jarduera osagarria da, baina errentagarritasun handia du herrialde garatuetan.

Jarduera hau handituz joan da. Planetaren azaleraren %30 larrez beteta dago, eta landu daitezkeen lurren %33 azienda elikatzeko bazka sortzeko erabiltzen da. Aurreikuspenen arabera, haragi-ekoizpena bikoiztu egingo da datozen 50 urteetan. Animalia-espezie ugarienak behi-, ardi-, txerri- eta hegazti-aziendak dira.

Eztabaida eta ingurumen-arazoak

Arraza hautatuak lortu dira teknologia berriak erabiliz, eta honek ekoizpena handitu du. Dena den, eztabaida ere sortu dute sistema berri hauek:

  • Ongarriek eta pestizidek kutsadura sortzen dute.
  • Animaliei ematen zaizkien hormonak eta antibiotikoak kaltegarriak izan daitezke.
  • Baso gehiegi mozten dira azienda elikatzeko.

Horregatik, azken urteetan, nekazaritza ekologiaren alde egiten ari dira herrialde garatuetan.

Abeltzaintza motak (Mugikortasunaren arabera)

  • Abeltzaintza sedentarioa: Abeltzaintza hedatuena da; azienda ez da lekuz aldatzen janaria lortzeko.
  • Abeltzaintza nomada: Etengabe mugitzen da larre berriak bilatzeko; azienda eta azienda zaintzen duten pertsonak batera aldatzen dira lekuz.
  • Abeltzaintza transhumantea: Azienda urtaroen arabera mugitzen da (udan mendietan eta neguetan haranetara).

Abeltzaintza motak (Intentsitatearen arabera)

  • Estentsiboa: Ustiategi handietan egiten da, azienda kanpoan ibiltzen da eta larre naturalen bidez elikatzen da.
  • Intentsiboa: Abeltzaintza industriala esaten zaio; espezie jakin batean espezializatutako ustiategietan egiten da; azienda ukuiluratuta egoten da.

Azienda ukuiluratuta

Ukuiluetan gunea kontrolatzen da, baldintza artifizialak batik bat. Azienda erdi-ukuiluratua ere ematen da.

Arrantza

Itsas arrantza motak

Kalak eta arrantzaren iraunkortasuna

Arrantza-espezieak eremu jakin batzuetan biltzen dira; kalak deritze eremu horiei.

Gaur egun, neurriz kanpo arrantzatzen da, kalak neurriz kanpo ustiatzen ari dira eta espezieak agortzen ari dira. Gobernuek neurriak hartu dituzte itsas ingurunea modu iraunkorrean ustiatzeko:

Akuikultura

Herrialde batzuetan aspalditik egiten dute akuikultura. Uretako animalia- eta landare-organismoak itxian haztea da akuikultura.

Entradas relacionadas: