Oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,08 KB

B.2. Karga kenkarriak

12. Artikulua.

Beren gainean zuzenean ezarrita azaltzen diren betirako, aldi baterako, Izaeradun edo redimibleak diren eta bere kapitala edo balioa benetan murrizten Duten  kargak hala nola, zentsuak eta Pentsioak soilik izango dira kengarriak ondasunen balio errealetik. Eta ez dira Horrelakotzat jotzen hartzailearen obligazio pertsonala sortzen dutenak, ezta Hipoteka  eta bahitura bezala eskualdatutakoaren Balioaren murrizketa ez dakartenak kasua balitz bermatutako zorrak kendu ahal Izatearen kalterik gabe hurrengo artikuluan ezarritako baldintzak ematen baldin badira.

Karga kengarriak izateko benetan gauzen balio erreala gutxitu behar du. Ez Da hau gertatzen bermezko eskubide errealekin, adibidez, oinordetza batean Agertzen badira gauza batzuk hipotekarekin bermatuak gauzak euren balio osoaren Arabera zenbatuko dira. Hala ere, zorra kendu ahal izango da. Bestela, kenkari Bikoitza gertatuko litzateke. Oinordetzan bezala karga kengarriaren erregela Legatuei ere aplikatzen zaie.

B.3. Zor kenkarriak


Heriotzaren arrazoiek gertatutako eskualdaketetan ondarezko balio garbia Ezartzeko ondorioetarako oinordetzaren kausa egileak utzi zituen zorrak ken Daitezke oro har. Baldin eta izan badirela frogatzen bada. KZ 1.227.Art Baldintzak betetzen dituen agiri publiko  nahiz pribatuaren bidez edo beste modu batez zuritzen bada. Hala ere, Kenkaria ezin izango da egin eskualdaketa horiek kuota partearen oinordekoen edo Legatudunen alde edo horien ezkontideen maiatzaren 7ko 2/2003 Legeak jasotzako Izatezko bikote lagunen aurreko edo ondorengo ahaideen edo anai arreben Aldekoak direnean., nahiz eta herentziari uko egin. Administrazioak exiji Dezake oinordekoek agiri publikoan berretsi dezatela zorra, hartzekoduna bertan Dagoela.

Bereziki kengarriak izango dira Estatu, Gipuzkoako Foru Aldundia, Autonomia Erkidegoa, beste Foru Diputazioak nahiz korporazio lokaletako zergak direla eta Edo aseguru sozialeko zorrengatik kausa egileak zorretan lituzkeen eta Oinordekoek, albazeak edo jaraunspen ondasuntzaren administratzaileek Ordaintzen dituzten zenbatekoak.

Oinordetzan hildakoaren zorrak oinordekoei eskualdatzen zaizkie, zor horiek Oinordetzatik kendu behar dira, horrela ondarea kalkulatu ahal izateko. Legegilea kezkatzen da zor fiktizioaz. Horregatik, zorrentzat baldintza batzuk Eskatzen ditu:

1.Justifikatzea: dokumentu juridikoen bidez, Edo dokumentu pribatuen bidez KZ 1227.Artikuluaren baldintzekin. Beste edozein Tresna ere erabili daiteke frogatzeko.

2.Zorrak ezin dira kendu hartzekodunak Oinordekoak badira edo legatu hartzaileak beti ere,  zati alikuotakoa bada. Edota, bikote lagun Aurreko edo ondorengo ahaideen edo anai arreben  Aldekoak badira nahiz eta oinordetzari uko egin.

3.Kengarriak dira ordaindutako tributu Zorrak edo GS-ren zorrak. Zor horien iturria hil baino lehen gertatutako Egitate zergagarriak dira. Zor horiek agertu daitezke zerga agertu ondoren, hau Da, gauzen baloraziotik kendu gabe. Kasu honetan erregelamenduak arautzen du Nola zuzendu likidazioak.

Zor kenkarriak aplikatzen dira oinordetzak Eskurapenei eta ez legatuei, salbu zati alikuotakoak badira. Kasu honetan Oinordetzaren tratu bera dute. Arrazoiada, Legatu hartzaileak ez du Oinordetzaren zorren erantzuten, horregatik legatutan, legatu hartzaileak ezin Dituzte zorrak kendu.

B.4. Gastu kenkarriak


Mortis causa eskurapenetan oinarri zergagarria ezartzeko kengarriak dira:

a)Testamentu nahiz abintestatuak auzi izaera Hartzen duenean. Aipatutako testamentu edo abintestatuen legezko ordezkaritzak Oinordeko guztien interes amankomunerako sortzen diren gastuak utzitako Ondasuntzaren administraziokoak salbu. Beti ere, autoen testigantzarekin behar Bezala zuriturik geratzen badira.

b)Azken gaixotasuneko hileta eta Lurperatzerako gastuak  justifikatzen Diren neurrian. Hileta eta lurperatzekoa herentzia ondasuntzarekin behar Bezalako proportzioa gordetzen duten heinean. Herriko erabilera eta ohiturei Jarraiki.

Gastu kengarriak oinordetza pasiboan sartzen dira. Zor kengarrien kasuan, Hildakoaren zorrak ziren gero oinordekoei eskualdatzen zitzaien, gastu Kengarrien kasuan, oinordekoaren zorrak dira, baina oinordetzarekin lotua. Bi Multzo: auzitegietan sortzen diren gastuak oinordeko guztien alde bada, ez dira Kentzen kaudalaren administraziozko gastuak. Beste multzoa: gaixotasunaren Azken gastua eta lapurtze hileta gastuak.

Gastuak oinordetza eskurapenei aplikatzen zaie eta ez legatuei.


Entradas relacionadas: