Pintura Erromantikoa eta Errealista: Ezaugarriak eta Artistak
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,29 KB
Pintura Erromantikoa: Ezaugarri Orokorrak
- Kolorea marrazki baino gehiago baloratzen da. Kontornoak difuminatu egiten dira.
- Konposizio dinamikoak erabiltzea. Pertsonaiek keinu dramatikoak, aztoratuak edo heroikoak dituzte neoklasizismoko irudi geldien ondoan.
- Paisaiaren gurtza. Ekaitzak, gaueko paisaiak... Paisaiaren bidez haien emozio pertsonalak eta gogo-aldarteak azaltzen dituzte.
- Paisaiaz gain, gai exotikoak, pintoreskoak, fantastikoak eta erlijiosoak izan zituzten gogokoenak. Aztarna gotikoak.
- Argia asko baloratzen da. Pintore erromantiko batzuk argi-ilun bortitzak dituzte.
- Giza irudia errealismoz irudikatzen dute.
- Teknikak: olioa, akuarelak, grabatuak eta litografiak.
- Pintore garrantzitsuenak:
- Frantsesak: Delacroix: "Kiosko sarraskia", "Sardanapaloaren heriotza" eta "Askatasuna herriaren gidari".
- Gericault: "Medusaren baltsa".
- Ingelesak: Turner: "Euria, lurruna eta abiadura".
- Alemaniarrak: Friedrich: "Hodei-itsasoaren aurrean ibiltaria".
Pintura Errealista: Ezaugarri Orokorrak
- Pintura izan zen errealismoaren arte-adierazpen nagusia, errealitatea zen moduan irudikatuz, idealismorik eta subjektibotasunik gabe. Errealisten ustez, garrantzitsuena errealitatean zegoen; gainerakoa ez zitzaien interesatzen. Hala ere, edozein errealitate ere ez zuten pintatu; desjabetuen klasearen errealitatea erakustea zuten helburu. Lan-munduko nekazariak, etorkinak eta Industria Iraultzarekin agertutako desjabetuen klaseak irudikatu zituzten. Horrela, langileen eguneroko bizitza kategoria artistiko bihurtu zen, eta pintura erromantikoak landutako gai heroikoak baztertu zituzten.
- Pinturan erabilitako gaiak ez ziren heroikoenak eta atseginenak izan: lanak akitutako nekazariak, garbitzaileak, emigranteak, harginak edota naturaren aurrean pintatutako paisaia soilak.
- Errealismoak garrantzi eta hedapen handia lortu zuen Frantzian. Joera desberdinak agertu ziren, artista bakoitzak errealitatearen aurrean zuen jarrera pertsonalaren eta erabilitako gaien arabera.
- Frantziako pintore aipagarrienak: H. Daumier, F. Millet eta A. Courbet (1819-1877): "Lurperatzea Ornansen" eta "Pintorearen estudioa".