Rousseau-ren Kontratu Soziala: Askatasuna, Nahimen Orokorra eta Gobernua

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,48 KB

Rousseau-ren Kontratu Soziala: Botere Legitimoa eta Nahimen Orokorra

Jean-Jacques Rousseau, pentsalari suitzarra, Kontratu Soziala idaztean botere legitimoaren iturria eta mugak ezartzea zuen helburu. Hobbes eta Lockeren pentsamenduan, askatasuna murrizten da babesaren truke. Rousseau-k, aldiz, bere kontratu sozialaren bertsioan bi kontzeptu hauek uztartzen dituela dio, nahimen orokorraren doktrinaren bidez.

Nahimen Orokorra: Estatuaren Ongizate Amankomuna

Estatuaren parte diren indibiduoek helburu amankomunak dituzte. Estatuaren nahia ongizate amankomuna da. Adibidez, estatu batean pertsona guztiek zergak murriztea nahi badute ere, gehiengoaren ongizatea murriztea badakar, ez litzateke aplikatu behar. Beraz, nahimen orokorra zergak mantentzea litzateke.

Askatasuna: Nahimen Orokorra Betetzea

Rousseau-ren arabera, nahimen orokorra betetzea askatasun forma gorena da, askatasun zibila. Bi motatako askatasunak bereizten ditu: positiboa eta negatiboa.

Legegilea: Lege Egokien Sortzailea

Lege egokiak ezinbestekoak dira, eta legegile batek sortu behar ditu. Legegilearen zeregin bakarra legeak sortzea da, estatuaren kideen egoera eta izaerara moldatuta.

Gobernua eta Subiranoa: Desberdintasun Nabarmena

Rousseau-rentzat gobernuaren eta subiranotasunaren artean desberdintasun nabarmena dago. Subiranoa herritar guztien batura da. Gobernua, aldiz, subiranotasunak (herritarrek) emandako politika orokorrak gauzatzen dituen indibiduo taldea da. Rousseau monarkiaren eta oinordetzako gobernu-moten aurka dago.

Gobernu Motak: Demokrazia, Aristokrazia eta Monarkia

Rousseau-k hiru gobernu mota posible proposatzen ditu:

  • Demokrazia: Demokrazia zuzenaz ari da, non herritar bakoitzak auzi guztietan bozka emateko aukera duen.
  • Aristokrazia: Hautatutako aristokrazia, naturala edo oinordetzakoa izan daiteke. Gobernua ezaugarri egokiengatik hautatutako indibiduo talde batek osatuko luke.
  • Monarkia: Gobernuaren boterea pertsona bakar baten eskuetan jartzean datza. Rousseau-ren arabera, monarkek ez dituzte karguak hoberenekin betetzen, eta horregatik gobernu txarrak sortzen dira.

Rousseau-ri Egindako Kritikak

  • Askatasunaren inguruan: Rousseau-k aldarrikatzen duen askatasun zibilak menperatze latza ekar lezake, estatu totalitarioa justifikatuz, nahimen orokorraren arabera.
  • Nola ezagutu nahimen orokorra?

Entradas relacionadas: