Soinuak-xx.mendeko musika

Clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,01 KB

Nazionalismoa: Zer da ?Joera erromantikoari lotutako mugimendua da, independentziaren alde eta etzerritarrekiko menpekotasunaren aurka egindako borrokaren ondorioz sortu zen. Nolakoa da nazionalismo musikala? 1850etik 1919ra erromantizismo musikalaren pareko konposizio joerak sortzen dira Europako kanpoaldeko herrialdeetan. Lehen musikari nazionalistak errusiarrak dira. Musika nazionalista herrialde bakoitzeko folklorean oinarritzen da. Ordezkari nabarmenenak: Glinka, Bosten Taldea eta Txaikovski; Smetana eta Dvorák. Zein zen musika nazionalistaren eginkizuna? Politikoki kontzientziaturik dagoen burgesia kontzertu eta antzokietara joaten da. Musikariek euren nazioaren bozeramale musikalak direnaren sentipena dute.
Mendebaldekoak ez diren musikak: Hego Amerikako Andeetako herrietan eta ekialdeko musikan, nagusi dira eskala pentatonikoak edo bost soinutakoak. Amerikako musikan, kolonaurreko musika adierazpenak Afrikako eramandako esklabuenekin, eta kolonizatzaile europarrek eramandako mendebaldekoekin elkartzen dira. Txinako musika-tresnek eta musikari javatarren gamelan perkusio orkestrek garrantzi handia izan dute mendebaldeko musikan. Japonian oso aintzakotzat dituzte mikrosionuak eta isiltasunak.
xx.Mendeko musika:Nolakoa izan zen xx.mendea? Gertaera politiko, sozial, kultural eta artistiko musikalak abiadura bizian gauzatu ziren; bi mundu gerra. Musikaren geografi guneak Frantzia Estatu Batuak eta Viena izan ziren. Nolakoa izan zen xx.mendeko musika? xx.mendearen lehen erdian, "ismoak" gauzatzen dira: inpresionismoa, posterromantizismoa, dodekafonismoa, espresionismoa, futurismoa, utilitarismoa eta Seien Taldea. XX. mendearen bigarren erdian, teknologia berriak gehitzen dira eta musika joera desberdinak sortzen: musika konkretua, aleatorioa, elektronikoa, minimalista eta elektroakustikoa.Zein zen musikaren eginkizuna XX.mendean?Bi joera desberdin gauzatzen dira. Artistek eta pentsalariek iraganarekin hautsi eta adierazpen artistikoaren molde berriak bilatzen dituzte.
Bestetik, grabazioen bidez, bai herri musika, bai klasikoa, kontsumorako gai bat gehiago bilakatu dira.
Inpresionismoa: XIX. mendearen azken herenean Frantzian sortu zen pintura eta musika higikundea da. Inpresionismo musikala 1882.urtean sortu zen margolari inpresionisten eraginez, eta olerkari sinbolisten eraginez ere. Entzumen zirraretan oinarritutako soinu giroa sortzen da, eta lausotasuna eta zehaztasunik eza nabarmentzen. Eskala pentatonikoak, gonga eta gamelana orkestrako musika-tresnak inportatzen ditu beste herrialdeetatik; antzinako moduak eta tonu osoen eskala.

Soinuaren grabazioa eta erreprodukzioa 1881ekoa da, Thomas Alva Edisone n
fonografoa agertu zenelpa. 1898an, Berlinen anaiek gramofonoentzat diskoak egiten zituen lehen enpresa sortu zuten, disko lauak ziren. 1970eko hamarkadan magnotofono zintak, kaseteak, agertzen dira. Hogei urte geroago CDa. Sistema hau eta beste sistema digital barriak-DVDa eta MP3a- oso hedatuak daude. Gaur egun gehien erabiltzen den grabazio metodoetako bat MIDI delakoa da, nota, doinu, erritmo eta abiadurari buruzko informazioa bildu eta kodetzen duen kode digitala.

Posterromantizismoa: Musikagile posterromantikoek Brahmsen biribiltasun formala eta Wagneren handitasuna bilatu zituzten, ideologikoak eta politikoak diren testuen bitartez. Musikagile nagusiak: Mahaler, Rachmaninov eta Richard Strauss.
Espresionismoa: Gizonaren Lehen Mundu Gerra ondorengo dramatismoa islatzeko artea. Uste osoan baitago errealitatea ez dela ikusten dugun bezalakoa;norberak bere errealitatea sortu eta arte abstraktura iristen da. Musika espresionistaren ordezkari nagusia Schoenberg da. Adierazpena nagusi, tonalitatearen legeei uko egiten dien eta sistema dodekafonikoan.
Neoklasizismoa: Joera batzuen aurrean,belarrirako atsegina den musika eskaini nahi du. Frantzian hasten den musika higikundea da, inpresionismoa, erromantizismoa eta espresionismoa arbuilatzen dituena, Eredu klasiko eta barrokoak itzultzen dira, baina zenbait desberdintasunekin. Hizkuntza modernoa erabiltzen duen musika da. Musikagile neoklasizistak: Seien Taldeko frantziarrak; Richard Strauss, Orff, Hindemith eta Weill. Briten; Bartók aldi batean Manuel de Falla, Ernesto Halffter eta Joaquin Rodrigo. Xostakovitx, Stravinski, Prokofiev eta Khatxaturian.
Jazza eta musika amerikarra:
Jazza New Orleansen 1850.urte aldera sortutako musika estiloa de. Jazzaren iturburu eremu landatuetako esklabu beltzen kantak bluesak eta gospelak izan ziren. Erritmo sinkopatuak, behin eta berrizko erritmoak eta bat batekotasuna dira jazzaren ezaugarriak. Jazzaren orkestra musika-tresna desberdinez osatu ohi da. Gehienetan, klarinetea, saxofoia, tronpeta, tronboia, tuba, kontrabaxua, bateria, pianoa eta dagokionean kantaria. Jazzaren estilo garrantzitsuenak: Ragtime:Metalezko musika-tresnak eta bat-batekotasuna nagusitzen da. Dixleland:Musikari zuriek jotako jazz beltza. Chicago:Bat-bateko bakarkako saioak. Swing: Jazzaren komertzializazioa da (big bands).Bebop:Alde batera uzten dira tonalitateak eta koadratura formala. Cool jazz:Atonalismoa, askatasun formala eta etenaldi erritmikoa ezartzen ditu. Azken joerak Cool jazza, electric jazza eta mainstreama dira.
Musika Estatu Batuetan:XX.mendearen lehen erdian, amerikar modura sailka daitekeen musika mota sortzen ahalegindu ziren; jazzari dagozkioan erritmo sinkopatuak, harmoniak eta doinu-moldeak erabili zituzten. Musikagile nagusiak: Charles Ives, Henry Cowell,Aaron Copland eta George Gershwin.
Bluesa: Gai amultsuak eta amodioari lotutakoak dituen dibertsiorako kantua. Doinua blues eskalari lotuta dago. Eskala minorra, akorde maiorretako egitura harmonikoaren gainean erabiltzen da.
Musika Abangoardista: Bigarren Mundu Gerraren ostean berrikuntza teknologikoak erabili eta soinuaren adierazpen aukera berriak ikertu nahi dituzte. Musika berri hau irudikatzeko musika grafia desberdinak sortzen dituzte.
Musika konkretua:Errealitateko soinuak erabiltzen ditu, grabatu eta gero laborategian eraldatzeko.Musika elektronikoa:Soinuak laborategian bertan sortzen dira eta horiek erabiliz zinta grabatzen da.Musika elektroakustikoa: Aurreko bien nahasketa, sintetizadorea erabiltzen du soinuak eta era askotako sionuak eta tinbreak lortzeko.Serlalismo integrala: Dodekafonismoaren teknika erabiltzen du, sail laburragoekin, soinuaren elementu guztietan: intentsitea, iraupena, erritmoa...Musika aleatorioa:Musikagileak inprobisatzeko aukera handia ematen dio interpretatzaieari, zelula txikiak bakarrik idazten baititu.Musika estokastikoa:Ordenagailua eta estatistika erabiltzen du.Musika minimalista:Etengaba errepikatzen den eta musika lanaren sorburu gisa hartzen den gai xume batean oinarritutako musika.

Entradas relacionadas: