Ugaltze-aparatuak eta antisorgailuak
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,91 KB
Emakumezkoen ugaltze-aparatuaren atalak
- Obulutegiak: Arbendola baten forma eta tamaina dute. Lotailu baten bidez umetokiari lotuta daude. Haietan obuluak heltzen dira.
- Falopioren tronpak: Obulutegi bakoitza umetokiarekin lotzen duten hodiak dira. Barrualdea zilioz estalita dute, obulua bultzatzeko.
- Umetokia: Organo hutsa da, eta barrualdea odol-hodi ugariko epitelio batez, endometrioaz, estalita dago. Epitelio horretan ezartzen da obulu ernaldua. Umetoki-lepoa deritzon estugune bat du, baginarekin lotua.
- Bagina: Pareta gihartsuko hodia da, eta umetokia kanpoaldearekin lotzen du. Haren beheko muturra irekigune baginalaren bitartez zabaltzen da kanpoaldera.
- Klitoria: Nerbio bukaera ugari dituen organoa da; horregatik da hain sentibera. Ezpain txikiek bat egiten duten lekuan dago.
- Ezpain handiak: Kanpoko sexu-organoak estaltzen dituzten larruazal-tolesak dira, eta bi izterren artean kokatzen dira.
- Ezpain txikiak: Larruazal mehe eta sentiberako tolesak dira, ezpain handien ondorioz estalita gertatzen dira.
Gizonezkoen ugaltze-aparatuaren atalak
- Barrabilak: Eskrotoan dauden guruinak dira. Espermatozoideak garatzen dira haietan.
- Uretra: Kanpoaldera doan hodia da. Hazi-isurketan, uretrako pareta gihartsuak erritmikoki uzkurtzen dira, espermatozoideak kanpora bultzatzeko.
- Prostata: Uretra biltzen duen guruina da, intxaurraren tamainakoa. Prostata-likidoa eratzen du, espermatozoideak uretrako eta baginako azidotasunetik babesteko.
- Epididimoa: Hodi luzea da, mehea eta kiribildua, barrabil bakoitzaren gainean kokatua. Haren barruan heltzen dira espermatozoideak.
- Hodi deferenteak: Epididimoaren jarraipena dira. Uretran amaitzen dira.
- Semen-besikulak: Semen-likidoa sortzen duten guruinak dira (likido horretan dabiltza igerian espermatozoideak). Hodi deferentean amaitzen dira.
- Zakila: Zilindro formako organoa da. Muturra, zakil-mokoa, zabalagoa da eta prepuzioa deritzon larruazal atzeragarriaz estalita dago.
- Eskrotoa: Larruazalez eta mintzez osatutako poltsa da, barrabilak bildu eta sabelaz kanpora kokatzen dituena. Larruazal horrek bilgor-guruin asko ditu.
Metodo antisorgailuak
Metodo antisorgailuen artean fidagarriena coitus interruptus esaten zaiona da, atzera martxa ere deitua. Hazia isuri aurretik zakila baginatik atera eta sexu-egintza etetean datza.
Metodo hau ez da oso eraginkorra. Izan ere, prostata-likidoan, hazia isuri baino askoz ere lehenago jariatzen den horretan, emakume bat haurdun geratzeko adina espermatozoide daude.
Metodo antisorgailuetan zein taldetan sailkatuko zenuke sistema hori?