Ura puztua
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,32 KB
1-Zer da beroa?
Tenperatura desberdina duten bi gorputzek elkar ukitzen dutenean batetik bestera transferitzen den barne-energia da beroa.
Gorputz batetik beste batera igarotzen den energia termikoa da beroa; hots, gorputzek beroa galdu edo hartu egiten dute. Adibidez: 80 ºC-ko burdina zati bat (beroa) 15 ºC-ko ura (ur hotza) duen ontzi batean sartzen badugu, burdina hoztu ( beroa galduko du) egingo da, eta ura, berotu. Beroa burdinatik (tenperaturarik altuena duenetik) uretara (tenperaturarik baxuena duenera) igaroko da.
Handik pixka batera, bi gorputzek (burdinak eta urak) tenperatura bera izango dute; oreka termikoa lortuko dute, alegia.Bi gorputzek oreka termikoa lortzeko, gorputzik beroenak beroa eman behar dio hotzenari.