Zelan

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,58 KB

·Menderakuntzazko perpaus elkartuak: Mendarakuntzazkoetan, juntadurazketan bezala, bi perpaus ditugu,baina ez maila berekoa. Bata perpaus nagusia da, eta bestea mendeko perpausa. Mendekoa perpaus nagusian dago txertatuta. Bi sailkapen egin daitezke: esanahiaren edo funtzioaren araberakoa bata eta formaren araberakoa bestea.

·Perpaus konpletiboak: Zer? galderari erantzuten diote. Erlazio hizkiak: -(e)la, -(e)nik, -t(z)ea, -t(z)eak, -t(z)eari, -t(z)eko, bailetz, ezetz…

·Zehar-galdera: Zer? galderari erantzuten diote. Erlazio hizkiak: -(e)n, -n ala ez

·Erlatibozko perpausak: -(e)n, -tako (-dako), -(r)iko

·Denborazko perpausak: Perpaus nagusiak ZER gertatzen den esaten digu, eta mendeko perpausak perpaus nagusia noiz gertatzen den. Erlazio hitzak: -Aurrekotasuna: Baino lehen(ago), aurretik, orduko… - Gerokotasuna: … eta gero, ondoren, ostean, -takoan, -nez gero, -(e)netik… -Berehalakotasuna: bezain laster, bezain pronto, bezain arin, eta berehala, -(e)neko… - Aldiberekotasuna: -(e)nean, -(e)n bakoitzean, -(e)n gehienetan, -(e)n guztietan, -(e)n guztian, -(e)n aldiro

·Moduzko perpausak: Ekintza Nola edo zelan betetzen den esaten dute. Erlazio hizkiak: -(e)n bezala, -(e)n moduan, -(e)n legez, -(e)n antzera, -(e)n gisan, -(e)n arabera, -(e)n heinean, -(e)nez, ba… , bezala…

·Konparaziozko perpausak: Bi zati elkarrekin konparatzen dira. Berdintasuna: -(en) bezain: adina bezain ,bezainbeste. Desberdintasuna: Baino…-ago : baino gehiago, baino gutxiago.

·Helburuzko perpausak: Zertara eta Zertarako galderei erantzuten diote. Erlazio hizkiak: -t(z)eko, -t(z)ekotan, t(z)eagatik, -t(z)earren, -t(z)era

·Kausazko perpausak: ekintza Zergatik gertatzen den esaten dute. Erlazio hitzak: -(e)lako, … eta, bait…, -(e)la eta, zeren … bait-, -(e)nez gero, -(e)la kausa, -(e)la medio, -t(z)eagatik, -t(z)earren.

·Baldintzazko perpausak: Perpaus nagusia betetzeko baldintza esaten dute. Erlazio hitzak: (baldin) ba-, -(e)z gero, t(z)ekotan…

·Perpaus kontzesiboak: Perpaus nagusia betetzeko zein oztopo edo eragozpen gainditzen duten esaten dute. Erlazio hitzak: -(e)n arren, nahiz eta… , -(e)n, ba… ere, arren,-ta ere, -agatik…

Entradas relacionadas: