Agustin de Hipona

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,29 KB

FEDEA eta ARRAZOIMENA:"EZAGUTZEKO SINETSI". FEDEA:Agustinen ustetan, egia bakarra Jainkoarengan datza eta kristau ikuspegia jarraituz Jainkoak benetako egiak "agerkunde" baten bidez azaltzen zituen.Jainkoaren errebelazio horren edukiak Biblian azaltzen diren edukiak dira. BIBLIA liburu askoz osataturiko idazlan bat da.Bibliak kristautasunak onartzen dituen mundu-ulerkuntza eta kristau-bizimodua azaltzen ditu.Bi atal nagusi ditu;Aintzinako Testamentua eta Itun Berria.Biblia Jainkoaren errebelazioaren ardatza da.Bibliak esandakoak,Jainkoa errebelatutako edukia eta "Jainkoaren hitza" izanez,dudagabeko eta ukaezinezko egiak dira, dogmak.Fedea eta arrazoimena,Agustinen iritzian,arrazoimena eta fedea Jainkoarengandik datozkigu eta biak helburu edo jomuga berbera dituzte;Izaki Gorenak errebelatutako egiak ezagutu.Agustinek ez zuen ondo markatu fedea eta arrazoimenaren arteko desberdintasunik eta ez zituen ondo ezarri jakin-bide bakoitzaren mugak eta nolakotasunik. "EZAGUTZEKO,SINETSI": Agustinen iritsian,ezagutzeko biderik zuzena eta egokiena fedea da eta ezagutzarako goimailako ibilbidea fedean datza.Fedeak lehentasun osoa dauka.Fedearen lehentasuna hori adierazteko,Agustinek "Credo ut intelligam"printzipioa erabili zuen(ezagutzeko,sinesten dut).Printzipio horrek fedea ezagutza-maila gorena dela ezartzen du. 1-Kontuan hartu beharra dago gauza bakarra fedea dela. 2-Kristau fedea Jainkoak emandako egiak biltzen ditu,dogmak. Dogmak printzipio ukaezinak dira. 3-Arrazoimenaren betebeharra fedearen edukiak azaltzea eta ulertzea da,Jainkoaren Hitza aztertu baino ez.Filosofia ez du egiarik bilatu behar,egia emanda dago.JAINKOAREN EXISTENTZIA eta IDEA EREDUGARRIAK.JAINKOAREN EXISTENTZIA: Agustinek ez zuen hausnarketa sistematikorik egin Jainkoaren existentzia razionalki frogatzeko asmoz(Akinoko Tomas egindako bezala).Baina Jainkoaren existentzia oinarritzeko nahian,argumentazio batzuk proposatu zituen:

1-Unibertsoak bere baitan dagoen ordenamendu ikusita,izaki edo adimen goren baten existentziaz pentsatzea beharrezko eta ezinbestekoa da,bestela zelan azaldu unibertsoaren ezaugarri miragarriak?2-Agustinek Jainkoarenganako sinesmena unibertsala zela azaldu zuen.Agerkundea ezagutzen ez duten herriek ere,Izaki Goren baten edo batzuen existentziaz sinesten dutelako.IDEIA EREDUGARRIAK:1-Ideiak:Giza-adimenak razionalki ulertzeko gaitasuna dauka.Gizakiok gauza eta izakien mamia ulertzeko ahalmena daukagu eta horren bidez ezagutza razionala jasotzen dugu.Agustinen ustetan ezagutza razionalaren bidez antzematen duguna "ideiak" dira;ideiak gauza eta izakien benetako esentziak adierazten dituzten kontzeptuak dira.2-Ideia eredugarriak:Ideiak Jainkoaren adimenean kokatuta daude,ez beste errealitate batean,Platon esan zuen moduan.Mundua egiterakoan,Jainkoak gogoan zeukan "ideiak" eredutzat hartuz,sorkundea egin zuen.Kreazioa gauzatzerakoan eta kreatura guztien eta munduaren izakera ezartzerakoan,Jainkoak haren ideiak eredutzat erabili zituenez,Jainkoaren adimenaren barneratutako ideiak ideia eredugarriak dira.Ideia eredugarriak izaki eta errealitate guztien izakera eta nolakotasuna ezartzen dute.Agustinez, beraz, Jainkoaren gogoak barneratzen dituen ideiak, ideia eredugarriak direla hausnartu zuen.3-Ideiak eskuratzeko bidea:JAINKOAREN ILUMINAZIOA: Gizakion ezagutza-prozesua azaltzeko Jainkoaren parte-hartzea ezinbestekoa dela esan zuen Agustinek.Gizakion ariman Jainkoaren ideiak isladatzen dira eta giza-adimenak benetako esentziak ezagutzeko jakinbide bat dauka.Agustinen iritzian,Jainkoa argi modukoa da,Jainkoak gizakion adimena mugadunari argia ematen dio eta Jainkoak emandako argi horri esker,gizakiak Jainkoarenganako ideiak eskura ditzake.Beraz,Jainkoaren iluminazioari esker eta intuizio-intelektualaren prozesu baten esker ezagutza razionala posiblea da.

Entradas relacionadas: