1

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,01 KB

ERLIEBEAREN ERAKETA! Lurraren erliebea lurrazalaren gaineko forma eta egitura geografikoek eratzen duten multzoa da.Lur planeta bizirik dago geologikoki,barruan duen beroari eta eguzki-energiaren,atmosferaren eta hidrosferaren arteko elkarreraginari esker. Horrek guztiak etengabe aldatzen du Lurraren gainazalaren itxura,jarduera geologikorik gabeko beste planeta batzuetan ez bezala. Merkurioren gainazala,adibidez,kraterrez josita dago,sortu zenean jasotako meteorito-talken eraginez.Erliebe-forma batzuk.,mendikateak adibidez,barne-prozesuen ondorioz sortu dira;beste batzuk,aldiz,kanpo-prozesuen emaitza dira,ibai-haranak adibidez.Kasu askotan,bi jarduera motak izan dira elkar konbinatuta erliebea sortu dutenak. BARNE-DINAMIKAREN EFEKTUAK:Planetaren barne-jarduera da egitura geologiko garrantzitsuenak sortzen dituena;adibidez,mendikate handiak,plaken tektonikaren eraginez sortuak;jatorri bolkanikoko uharte ozeanikoak,eta kontinenteetako sumendiak. KANPO-DINAMIKAREN EFEKTUAK:Kanpo-eragile geologikoek barne-dinamikak sortutako egiturei eragiten diete.Egitura horiek eraldatu,eta erliebe-forma berriak sortzen dituzte meteorizazioaren,higaduraren,garraioaren eta sedimentazioaren bidez.Eragile horiek erliebean egiten duten lanak ere aldaketa azkarrak eragin ditzakete.Kanpo-eragileek eragiten dituzten aldaketak oso astiro gertatzen dira eskuarki,eta hautemaezinak dira gizakiaren denbora-eskalatik.Glaziarren,haizearen edo lurpeko uren ekintzaren kasua da. Formari erreparatuz,erliebeak positiboak (adib,mendiak) edo negatiboak (adib.haranak) izan daitezke. MENDIKATEAK:mendikateak edo orogenoak egitura geologiko handienak dira.Lurraren barneko beroak eragindako jarduerak sortu ditu.Mendikate periozeanikoak,uharte-arkuak eta kontinente arteko mendikateak bereiz daitezke. MENDIKATE PERIOZEANIKOAK: -Subdukzio-eremuetan sortzen dira,litosfera ozeanikoa litosfera kontinentalaren azpian hondoratzen denean. -Andeak dira adibiderik argiena. -Material magmatikoz osatutako mendikate hauetan erupzio pliniarreko sumendi ugari daude. UHARTE-ARKUAK: -Subdukzio-eremuetan,litosfera ozeanikoa litosfera ozeanikoaren azpian sartzen denean sortzen diren jatorri bolkanikoko uharte-kateak dira. -Era honetako mendikateen adibideak dira Japonia,Indonesia eta Zeelanda Berria,hirurak Ozeano Barean. KONTINENTE ARTEKO MENDIKATEAK: -Litosfera kontinentaleko plaken arteko talkatik sortzen dira.Hau da,bi plaken arteko sedimentuek plaken presioa jasaten dute,tolestu egiten dira eta era honetako mendikateak sortzen dituzte. -Himalaia,Indoaustraliako plakaren eta Eurasiako plakaren arteko talkatik sortu zen. //KANPO- PROZESU GEOLOGIKOAK! Kanpo-dinamika geologikoa oinarrizko lau prozesutan oinarritzen da (meteorizazioa,higadura,garraioa eta sedimentazioa),eta kanpo-eragile geologikoek eragiten dituzte prozesu horiek.Materiala jalki edo sedimentatu denean,zenbait eraldatze-prozesu jasaten ditu,diagenesi izenekoak,eta arroka trinkoak sortzen dira prozesu horietatik.Prozesu horiek guztiak gertatzen diren Lurraren gainazaleko eremuei sedimentazio-inguruneak esaten zaie. METEORIZAZIOA: meteorizazioaren bidez,azaleko arrokak material bigunagoak bihurtzen dira.Bi eratako aldaketek eragin ditzakete transformazio horiek: konposizioaren aldaketek eta zatiketa-mailaren aldaketek.Hiru meteorizazio mota:meteorizazio fisikoa,meteorizazio kimikoa eta meteorizazio biologikoa. 1-METEORIZAZIO FISIKOA:Tenperatura- aldaketen eta arroken ezaugarri fisikoak aldatzen dituzten beste faktore batzuen ondorio da.Hauek dira hiru meteorizazio fisiko mota nagusiak: GELIFRAKZIOA:Ura arroken pitzaduretan sartu,eta izoztu egiten da tenperatura jaistean.Ondorioz,uraren bolumena handitu eta arroka zatitzen da. HALOKLASTISMOA:ur gaziaren zipriztinak arroken pitzaduretan sartzen dira,gelifrakzioan bezala.Kasu honetan,ordea,etenguneetako gatzezko kristalak dira arroka zatitzen dutenak. TERMOKLASTISMOA:Egunez tenperatura altuen eta gauez tenperatura baxuen eraginpean dauden arrokak zabaldu eta uzkurtu egiten dira etengabe;horrek zatitu egiten ditu. Basamortuetan gertatzen da gehienbat.

Entradas relacionadas: