1839ko urriaren...

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,54 KB

1839ko urriaren 25eko legea

Testu juridiko eta publiko hau gorteek egin eta Maria Cristina erregeordeak berretsi eta jakinarazitakoa da. 1839ko urriaren 25ean idatzi zen eta Euskal Lurraldeari zuzenduta zegoen.

Lege honen bitartez Euskal lurraldeetako, Nafarroa barne, foruak berresten zuen baina << monarkiaren batasun konstituzionalari kalterik egin gabe>>. (1.art)

Horrez gain lurralde hoiekin negoziatu ondoren foruak konstituzioari egokitzeko aldaketak egon beharko direla dio.

Fernando VIIa hil zenean, gerra zibila sortu zen ondorengotzagatik. Batzuk Karlos Maria Isidro infantearen aldekoak ziren (karlistak) eta bestea Isabel Iiaren aldekoak (liberalistak). Lehenengo gerra Karlistak Euskal Herrian eragin handia izan zuen. Lehen fasean Tomas general Karlistak landa guneetan hartu zeun indarrean Bilboko setioan hil zen arte, hiri gehienak librealen esku zeuden. Bigarren fasean armada liberala indartzen hasi zen baina azkenik, gerraz mekaturik bergarako ituna sinatu zuten bakea ezarriz Marotok eta Esparteroak. Marotok erregina izateko eskubidea eman zion Isabel Iiari foruen truke.

Maria Cristonak iruzkitzen ari garen lege hauen bidez foruak berretsi zituen, beti ere konstituzioara moldatuta baziren. Esparteroaren erregeordetzan Euskal probintziek ez zuten onartu aldaketarik, baina bai Nafarroak. 1841ean Lege hutzartea sinatu zen, Nafarroako foruak asko murrizten zituena. Esparterok euskal lurraldeetan ere legedi progresista ezarri zuen eta euskal probintzietako foruzaleak bateratu egin ziren. Liberal moderatuek eta karlistek ere parte hartu zuten. Esparterok gogor zapaldu zuen matxinada eta 1841ean dekretuaren bidez ezeresean utzi zituen foruak eta hiru lurraldeak Espainako beste lurraldee maila berean jarri zituen.

Entradas relacionadas: