Abertzaletasuna

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,33 KB

Abertzaletasuna:sorrerako giroa: foruen defentsarako giroan sortu zen. 1876ko legeak sorturiko bi taldeak: foru historikoak indargabetzeko legeak, 1876an, bi erantzun mota eta filosofia eragin zituen: 1. batzuek, amore eman eta egoerari probetxua ateratzen jakin zuten, galtze hura Madrilekiko kontzertu ekonomikoan bihurtuz. 2. Beste batzuek, ostera, tradizionalismoari eutsita, foruak oso osoan berreskuratzearen alde egin zuten. Euskal abertzaletasuna: Bultzatzailea: Sabino Arana. Helburua: foruak oso osorik berreskuratzea subiranotasun osoa berreskuratzea zen, eta horrek independentzia esan nahi zuen. Lema: Lema “Jaungoikoa eta lege zaharra “ zen. 1895ean sorturiko alderdia: Eusko Alderdi jeltzailea. Sortutako bi taldeak: Alderdiak ezin lortu izan zuen ezer Aranaren lehenengo jarraitzaileen eremuan egon zen bitartean (Burgesia bilbotar tradizionalista txikiaren barruan). Beraz, burgesia modernoago eta industrialagora zabaldu behar izan zuen. Orduan sortu zen barne-tentsioa. 1. Independentziaren aldekoak. 2. Autonomiaren aldekoak. Nagusitutako taldeen ezaugarriak eta bidea: autonomiaren aldeko taldekoak (kaletarrak, industrialak eta dirudunak) nagusitu ziren, EAJ-ren kontrolean eta bira autonomista katalana aukeratu zuten. Haiei ideia hau hartuta: “ Espainia berregin Euskal Herritik ”. Euskal abertzaletasunaren sorrera: XIX. mendearen amaieran sortutako Euskal abertzaletasunari bizkaitarrismoa esan zitzaion, soil-soilik Bizkaiari lotutako alderdi moduan hasi zen eta. Euskal Nazionaltasunaren oinarria: Arraza, hizkuntza, legea, izaera eta ohiturak ziren. Zein egoeraren aurka izan zen erreakzioa: abertzaletasunaren sorrerak bat egin zuen, itsasoz arandiko gerrak zirela eta, Espainian gailendu zen identitate nazionalaren krisiarekin. Sabino Aranaren iritziz, independentzia aldarrikatzearen arrazoiak: Sabino Aranaren iritziz, mundu modernotik babesteko modu bakarra Espainiarekin zeuden lotura guztiak apurtzea eta independentzia aldarrikatzea zen. Horrela, Euskal gizartea, mundu modernoko txarkerietatik salbu egongo zen: Laikotasuna, etorkinak, industrializazioa etab. Ramon de la Sotak sortutako alderdiaren ezaugarriak: Aranaren nazionalismo etniko eta baserri kutxuko horren ondoan, Ramon de la Sotak sorturikoa agertu zen.

Burgesia librekanbistak eta ontzien jabeek, Ramon de la Sota buru harturik, abertzaletasuna ikusi zuten euren asmo kautonomikoa lortzeko. Agertutako bi aldizkariak: Bi joerak bultzatzeko aldizkariak agertu ziren: 1. “Euskalduna ” Ramon de la Sotarena. 2. “Aberri “ Luis Aranak. 1910ean izan zuen banaketa: 1910ean, EAJ-ak banaketa izan zuen aurrerakoien artean: Askatasun taldea, abertzaletasun laizista eta errepublikanoaren aldekoena, banandu egin zen. Oso gutzi iraun zuen, baina Bigarren Errepublikan pentsaera hori berriro agertu zen eta Eusko Abertzale Ekintza (ANV) sortu zen.Abertzaletasunaren lehen gizarte agerpena: Lur-edadura: 1918ra arte: Integrismotik (karlismoak eskuinean zuen banaketatik) etorritako talde bat hartu eta Gipuzkoako abertzaletasunaren gunea eratu ahal izan zen. Araban abertzaletasunak ez zuen garrantzirik izan 2.errepublikara arte. Bilakaera: 1907an: 1907an, euskal abertzaletasunaren lehen gorakada izen zen. Anjel Zabalaren gidaritzapean xede independentistaren gainetik, foruak erabat berretzerako aldarrikapena nagusitu zen. Ramon de la Sotari lortutako interes ekonomikoak EAJ-an sartu zirenean eta, laguntza ekonomikoari esker, EAJ hauteskundeak irabazteko aukera izaten hasi zen. 1916ean: 1916an Sotaren aldeko abertzaleek Luis Arana EAJ-taren zuzendaritzatik aldentzea lortu zuten. Alderdia Sotaren esku geratu zen, eta euskal komunio nazionalista (CNV) izendatu zuen. Ordutik aurrera, abertzaletasunaren errebindikazio nagusia auotnomismoa izan zen. Lehen mundu gerra: Ondorioa: Lehen mundu gerran, euskal burgesia, Ramon de la Sota bereziki, asko aberastu zen. Sota euskal enpresa gizonen lider bilakatu zen. Ondorioz, euskal abertzaletasuna nazionalismo burges bihurtu zen. Asmoa: 1. Estatuaren barruan autonomia desentrazlizatua eratzea. 2. Industrializazioaren balio modernoak bultzatzea. 3. Nekazaritza mundutik urruntzea. 4. Bertako kulturaren alde egitea. 1921ean: Bide moderatu horri Eli Gailastegi politikari bizkaitarrak erantzun zion. Sabinen balio etnisten eta independentziaren aldeko jokabideen alde. Jarrera hori zela eta, 1921ean, Euskal komunio Nazionalista alderditik bota zuten Eusko Gaztediko beste kide batzuekin batera. Luis Aranarekin batera, EAJ alderdia, CNV baina askoz erradikalagoa zena, eratu zuten. 1930ean: Gallastegiren eta Aranaren muturreko nazionalismoak erresistentzia gogorra egin zion Primo de Riveraren diktadurari, erregimena erortzean, 1930ean, nazionalismoaren barruko alderdi biak elkartu eta EAJ berritua sortu zuten, Bigarren Errepublikan protagonismo handia izango zuena.

Entradas relacionadas: