Balioen transmutazioa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,93 KB

BALIOEN TRANSMUTAZIOA:
Morroien morala eta jaunen morala: ona=noblea=botereduna=zoriontsua=Jainkoek bedeinkatua (JAUNA)
Hortaz, "ona" hitzak indartsua, menperatzailea, harroa eta beldurgarria esan nahi du; "gaiztoa", aldiz, arrunta, umila, gezurtia eta mendekoa da. Jaunen moralaren ikuspegitik, honela defini daiteke ona: bizitzaren jatorrizko bertuteak betetzeko gizabanakoa hobera darama.
Nietzscheren iritziz, morroien morala jaunen aurkako amorrazioak sortutako jokabidea da, jaunen morala, aldiz, goi-mailako bizitzaren adierazgarria da. Morroien morala ez da bizitzarekiko maitasunetik sortzen, gaitzondo, gorroto, bekaizkeria eta ezintasunetik baizik.
Gizaki indartsuak, bere bizitzaren oparotasuna dela medio, bere izatez sortzen ditu balioak. Aitzitik, mendekoak edo esanekoak bestearen beldur izanik aurre egin nahi dio indartsuari eta taldearen bizitzako balioei eusten die tinko.// Dena dela, moralitateak debekuen bidez ezkutuan mantendu du gogorkeria. Kanpora atera ezin daiteeken gogorkeria bere buruaren aurka bideratzen du bihozgabeak, eta jokaera aszetikoa sortzen du kontzientzia moralaren bidez. (MORROIA)
Moral berria. Nietzschek behin eta berriro dio botere-nahia dela balioen sortzaile garrantzitsuena. Botere-nahia izatearen mugikortasuna adierazten du. Izateak, existitzen den orok,gehiago eta hobea izateko joera du.
Morroiaren eragingarriak, aldiz, honako hauek dira: indartsua itotzea, ahularen bizimodua bizigarri bihurtzea eta espiritu sendoak bere buruan duen uste sendoa galaraztea .

Entradas relacionadas: