Biosfera

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,29 KB

Txoko ekologikoa: espezie batek habitat jakin batean bizitzeko behar dituen baldintza
fisiko kimiko eta biologiko guztien multzoa da. Txoko ekologikoaren arabera bi espezie
mota daude: Espezialistak: txoko murritzean bizi dira (habitat txikia, klima zehatza, janari mota
bakarra..., panda bezalakoa. k estrategia dute: biotopo ez aldakorrean bizi dira,
banakoen kopuruari eutsi egiten diote ondorengo gutxi baina ongi zainduak
dituztelarik. Ingurune aldaketara ez dira moldatzen.
 Generalistak: Txoko zabalean bizi dira (toki askotan, janari mota asko, aldaketa
klimatikoetara moldatuta...). r estrategia dute: ingurune faktoreekiko eskakizun
gutxi dute, erraz moldatzen dira eta ugari dira, ondorengo asko dutelarik. Espezie bereko izakien artean espeziebarneko harremanak daude.
 Batzuk onuragarriak dira:Sendia: gurasoek eta seme alabek osaturikoa.
Elkarte gregarioa: elikatzeko, babesteko edota ugaltzeko otso, orein edo ñu
taldeak, esate baterako.Kolonia sexugabeki sortutako izaki taldea da, korala esate baterako.
Elkarte estatala erlearena da, lan banaketa eta sexu polimorfismoa
daudelarik.Jasangarritasun edo tolerantzi mugak, organismoen jasaten dituzten ingurune
faktoreen muga maximo eta minimoak dira.Faktore mugatzailea arestian aipaturiko muga gainditzen duena da, organismoaren grapena eragozten du eta.Espezie batek faktore abiotiko batekiko duen jasangarritasunaren arabera bi organismo
mota daude: Esteno espezieak: jasangarritasunaren hedapen estua dutena.  Euri espezieak: Jasangarritasun zabala dute.


Entradas relacionadas: