Bitalismo

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,5 KB

BITALISMOA: Nietzsche “susmoaren filosofia” deritzon taldean kokatzen da, Marxekin eta Freudekin. Nietzscheren iritziz, Mendebaldeko zientzian, filosofian, erlijioan eta beste hainbat esparrutan erabili diren ereduak gizakiaren kalterako izan dira.Nietzscheren arabera, Mendebaldean eta bereziki Europan, onginahia, etsipena, ahultasuna eta antzeko balioak goresten dira, moral tradizionala hitz bitan esateko, irrikatik eta indarretik eratortzen den konfiantza oinarritutako giza izaeraren kalterako. Prozesu honek Platonen pentsamendua du abiapuntua. Metafisikaren kritikari begira, Nietzscheren arabera, filosofiaren aro tragikoaren amaiera Socratesekin hasten da. Socratesek hasiera ematen dio arrazoiaren nagusigoari, eta horrenbestes, arrazoiak adierazitakoa egiteko agintzen du moralak. Nietzscheren iriztiz, Platonek bitan banatzen da filosofaren historia:Alde batean, tragedia artea dago, eta bestean zientzia-filosofia arrazionala. Tragedia-artea ereduaren bornean, presokratikoen burutazioak apartekoak dira irudien bitartez errealitatearen osotasuna adierazteko. Joera eredugarri horrek okerrera egiten du Sobratesen ondorengo filosofoekin. Autorearen esanetan, metafisikak uko egiten dio mundu fisikoari, hau da, espazioan eta denboran gauzatzen den munduari, eta benetakotzat agerrarazten du irudimenean sortutako mundua.Nietzscheren ustez, mundu mugikorra eta zentumenezkoa jarri behar da abiapuntutzat, eta ez kontzeptua eta pentsamenduak sortutako ideiak.Nietzschek aldarrikatzen duen bitalismoaren arabera, gizakiak bere barnean aurkitu behar du bizitzarako helmuga, inondik ere kanpora jo gabe. Ez du bere burua kanpoko indarren esanetan jarri behar kikilduta balego bezala. Azken batean, Jainkoaren eta munduaren artean ez dago alderik.Beste alde batetik, Filosofoak bere horretan utzi behar ditu kontzeptuak, eta arte gisako intuizioak antzematen ahalegindu behar du.Bizitaren osotasunean, gizabanakoa une jakin eta zehatz batean azaleratzen den zatitxo bat besterik ez da. Nietzschek existentziari buruz duen ikuspegiaren arabera, bizitza etengabe eraldatzen ari da.

Entradas relacionadas: