Biztanleria

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,56 KB

BIZTANLERIAREN BANAKETA:ezaugarriak:Espainiako biztanleria 2008an 46,0 milioi pertsonakoak ziren.Horien banaketa espaziala aztertzeko biztanle-dentsitatea kalkulatzen da;horrek inguru bateko biztanleria eta azalera lortzen ditu. (formula). Espainiako biztanle dentsitateak gora egin du etengabe,eta 2008an, 91,1 bizt./Km2.(Biztanle dentsitatearen arabera: -25.50:txikia -100etik gora handia). Dentsitate handiko inguruak:Madrilen,Iberiar penintsularen periferian,Balearretan, Kanarietan,Ceutan eta Melillan daude. Dentsitate txikiko inguruak Iberiar penintsularen barrualdean daude eta zifrak txikienak mendi-inguru batzuei dagozkie.faktoreak:1-Industria aurreko aldian: XIX.mendearen erdialderarte.faktore naturalak:erliebea dagokienez, dentsitate handiak erliebe lauko eta negu leuneko kostaldeetan zeuden(Mediterraneoan).Dentsitate txikikoak Iberiar penintsularen barrualdeko ordoki garaietan,negu hotzak zituzten. Klimari dagokienez, dentsitate handikoa klima epela zen,kostaldean eta dentsitate txikikoa klima hotza zen.Penintsularen barrualdea.giza faktoreak:XVI.mendean, Gaztelak oparotasun ekonomiko handia izan zuen Amerikaren aurkikuntzarekin,horregatik,Iberiar penintsularen barruan biztanle gehien zituen ingurua bihurtu zen.XVII.mendean,krisi ekonomikoa eta demografikoa garatu zen, nekazaritza behera egin baizuen,horregatik, biztanleria periferiarantz mugitu zen.XVIII.mendean,dentsitate handienak kostako eta uharteetako inguruetan zeuden;itsas merkataritza oparoari esker.Dentsitate txikienak Iberiar penintsularen barrualdean zeuden.2.Industria aldian:XIX.mendearen erdialdea eta 1975.urtea bitartean.Faktore politikoaren pisuagatik Madril Espainiako hiriburua izan zen, berezko hazkundearen eraginez,ordun faktore naturalak garrantsia galdu zuten eta biztanleriaren banaketan kontrasteak sendotu eta areagotu egin ziren.Periferiako eskualdeek pisua irabazi zuten,hortaz biztanleria erakarri zuen industria ezartzerakoan.Turismoa garatu zen,Mediterraneo kostaldean eta uharteetan,batez ere.Barrualdeko eskualdeek pisu demografikoa galtzen jarraitu zuen.



 3-Industria osteko aldian:1975eko krisitik aurrera,kontrasteak leundu egin ziren.Krisiak industrializazio-inguruen erakarpena murriztu zuen,batzuetan emigranteak itzuli egin ziren.Garapen faktoreak garatu ziren, hala nola, zerbitzuen-lehentasuna,industriaren banaketa espaziala,nekazaritza teknikatuak eta garapen endogenoa, eta atzerriko inmigrazio handiagorekin batera. Madrileko,Mediterraneoko eta Ebroko ardatzak sendotu egin ziren,deskontzentrazio demografikoen eta ekonomikoaren prozesuak sustatzen dira,eta horrek oreka handiagoa ematen du.LURRALDEZ DESOREKAK ESPAINIAN.Gaur egun,autonomia-erkidego guztiek jaiotza-tasa,heriotza-tada eta berezko hazkundearen tasa txikiak dituzte.Zenbait kontraste daude adinaren araberako egituraren eraginez biztanleriaren gaztaro- edo zahartzaro- mailaren arabera.Egitura hori heredatutako arrazoien eta gaur egungo arrazoien araberakoa da.Heredatutako arrazoiak:jaiotzaren tradiziozko jokabideak eta garapen ekonomikoaren aldeak dira,migrazioak eragiten dituztenak(gazteengan dute eragina)eta emigrazio-eskualdeak zahartzea(jaiotza-tasak ehera eta heriotza-tasak gora egiten du)eta inmigrazio-eskualdeen gaztetzea eragiten dute.Eigrazioak eta inmigrazioak beti ezistitu dira eta horrek gaztetu edo zahartu egiten ditu eskualdeak. spainian,migrazioak gertatu ziren, ekazaritza-eskualdeetatik periferiako eta madrileko inguru hiritar eta industrialetara.Gaur egungo arrazoiak:Garapen ekonomikoaren faktore berriak eta atzerriko inmigrazioa dira.dinamismo geografiko handiena duten autonomia-erkidegoak,jaiotza-tasa handiagoak,heriotza-tasa txikiagoak eta berezko hazkunde handiagoa dituzte.Egitura demografiko gazteagoa dute,jaiotzen aldeko jokabide tradizionala egon delako(ANdaluzia,Murtzia)iraganean inmigrazio foku izan direlako(Madril,Katalunia).Salbuespenak kanariak eta Nafarroa dira.Kanarietan,adinaren araberako egitura mesedegarriak jaiotza-tasa txikiak konpentsatzen du;Nafarroan adinarenaraberako egitura kaltegarria jaiotza-tasa handiagorekin konpentsatzen da.

Entradas relacionadas: