Botere politiko legitimoa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,88 KB

 demokraziaren definizioa: demokrazia hitza boterea edo gobernua esan nahi du. Gizarte demokratikotan guk aukeratutako ordezkariek baino ez dute gobernatzen eta ez denok hautatutako ordezkariek. Hau da gehiengoen ordezkariek baino ez dute gobernatzen. Batzuen ustez gehiengoaren arauak zuzendu behar du demokrazia eta beste batzuen iritziz arau hori mugatu behar da gaiaren arabera. Greziako oinarria: (k.a VI) herritar guztien esku zegien gobernua Atenasen, baina polisean jaiotako gizon askeak baion ez ziren herritar. Herritarrak asanblean biltzen ziren gai publikoei buruzko erabakiak hartzeko. Hortaz herritarrek zuzenean hartzen zituzten erabakiak eta ez zuten ordezkaririk aukeratzen. Demokraziaren eta Greziakoaren arteko aldeak: 20 menderen buruan azaldutako demokrazien arteko aldaketa:1)komunitateen tamaina da funtsezko desberdintasunetako bat. Komunitate txikiak ziren eta kide guztiak elkar ezagutzen ziren.2) gizarte trinkoak eta ekonomikoki independenteak ziren.3) ez zegoen gizartetik banandutako instituzio bat. Eztabaidetan ea erabakiak hartzeko sistemetan ez ezik, herritarren partaidetzan ere bazuen eragina zuzeneko demokraziak herritarrek zozketa bidez lortzen baitzituzten karguak4)demokrazia jendearen bizimoduaren parte zen. Zaila zen gai publikoak eta pribatuak bereiztea. Gaur egungo demokraziaren eta Greziakoaren arteko antzak:1) argudiaketa arrazionala zen Atenaseko poliseko agintaritzaren oinarria. Botere politikoa duenak herritarrek onartzeko moduko arrazoiak eman behar ditu.2) lotura estua dago herritarren eta partaidetzaren artean.3) funtsezko zeregina zuen gizarte-hezkuntzak orduko demokrazian funtsezkoak ziren ondo prestatutako herritarrak.Ordezkaritzazko sistema: Lehenik botere-banaketa egin behar da, gizabanakoen askatasuna babesteko. Gainera botere legegileak hautatua eta arduratsua ezan behar du eta hautesleei erantzun behar die. Hori da ordezkaritzazko sistemaren abantaila handia. Dituen oinarriak: 1-sufragio unibertsala, botere politikoa bermatzeko modua baita. 2-Botoa isilpean ematea herritar guztiek erabakitzeko askatasuna izango dutela bermatzeko.3-Aldizka hausteskundeak egitea.4-Hautagai politikoen asteko lehia askea. 5-Gehiengoaren araua onartzea, erabaki politikoak hartzeko tresna nagusitzat.6-prentsa askatasuna egoteaz gain herritar guztiek hezkuntza izango dutela bermatu behar da. Gizakia izaki askea: askatasunak bereizten du gizakia. (John Stuart Mill)  askatasun hori banakotasunaren oinarria da eta askatasunez jokatzeko aukera emante duen gizarte eta politika-esparru batean sortzen da. Gizabanakoak gizartea behar du bere burua garatzeko, komunitatearen eremuko askatasuntzat guztien ongia lortzeko lan egiten baita eremu horretan.



Partaidetza: garapen hau bultzatzen duen gizartea izango da gizarte ona. Eta horretarako funtsezkoa da antolaketa demokratikoa izan ere, bizitza publikoaren gidaritzan parte hartzea da gaitasun horien funtsezko parte bat. Partaidetza demokratikoak legeak egitera bultzatzen ditu gizabanakoak.demokrazia elitista: teoriak: (Max Weber) gobernu lanetan aritu behar dutenak onartzeko edo baztertzeko mekanismoa baino ez da demokrazia. Herriak ez du gobernatzen eta ez du zertan gobernatu ere. Schumperrek demokraziari buruzko teoria zuzendu nahi zuen eta demokrazia errealista aldarrikatzea zuen helburu, oinarri enpirikoa izango zuen demokraziaren alde egitea.3 urrats egi zituen: 1)bere esanetan guztien ongia lortzen laguntze duten erabaki politikoak hartzeko instituzio-akordioa da demokrazia. 2)Definizio horrek kontzeptu abstraktuak zituela erakutsi nahi izan zuen. “ kontzeptuak lausoak direnez ezin dezakegu bereizi zein herrialdetan dagoen demokrazia eta zeinetan ez”. 3)hori dela eta beste definizio bat atera zuen: “Metodo demokratikoa erabaki politikoak hartzeko mekanismoa da eta hautetsi jakin batzuek erabakiak hartzeko boterea eskuratzen dute”. Ordezkaritza eta Partaidetza: gizakiaren duintasuna eta autonomia bere gain eragina duten erabakietan aktiboki parte hartzeko aukerarekin lotu izana da. Ordezkaritzazko demokrazia ez zaie nahikoa iruditzen, eta demokrazia garapena dela adierazten duten antzera. Partaidetzazko demokraziak ontzat hartzen ditu demokrazia liberaleko instituzio nagusiak. Alabaina partaidetzazko demokrazia demokrazian sakontzea estuko du eta gizarteko eremu guztietan partaidetza handiagoa izango da.Democracia deliberatzailearen alde demokrazia batek legitimoa izan nahi badu, democracia deliberatzaile izaten sailatu behar du.demokrazia guztiek izan beharreko zenbait Alberdi nabarmentzea.Deliberazioa gai bakoitzean dauden aukeren alde onak eta alde txarrak publikoki aztertzea da deliberazioa.deliberazioan parte hartzen dutenek,aukera bakoitzaren aldeko eta kontrako arrazoiak azaltzen dizkiete geinerakoei erabakiak hartu aurretik.hain zuzen ere,deliberazio hitza latinezko libra hitzetik dato reta balantza esan nahi du.politikan erabakiak hartzeko metodoa izan zen hasieran deliberazioa,baina gizabanakoek barne-gogoeta egiteko ere erabili izan dute gerora.dewey ren uztez, demokraziak ez du izan behar gehiengoaren arauaren aplikazio mekaniko soila.aitzitik,gehiengoak Nola osatzen diren aztertzea da garrantzitzuena.hona hemen nola osatzen diren gehiengoak:1-erabakiak hartu aurretik eztabaida eginda.2-gainerakoek emandako arrazoi onak entzun,eta hasierako iritziak aldatuta.3-denen artean arrazoizko akordioak lortzen saiatuta.guztien ongia lortzeko ahalik egokienak izan behar dute akordio horiek

Entradas relacionadas: