Definicion

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,32 KB

1.3ARROAK ETA ISURIALDE HIDROGRAFIKOAK
arro hidrografikoa lurraldearen atal bat da, eta bertako urak ibai nagusi batera eta horren ibaiadarretara iristen dira. Ezaugarri hauek diruzte:-uren banalerroaren bidez banatuta daude. Banalerroak arroak mugatzen dituzten mendi- erliebeen tontorrek osatzen dituzte.-ibaiak ibilgu batetik mugitzen dira, eta modu hierarkikoan antolatutako sarea osatzen dute.Isurialde hidrografikoa urak Itxaso berera isuritzen dituzten arroen multzoa da.-bizkaiko golkoaren isurialdeko ibaiak laburrak dira, kostatik hurbil dauden mendietan sortzen dira eta. Higatze indar handia dute, sorreratik bokaleraino desnivel handia dutenez gero. Higadura hori handiagoa izango litzateke erliebeen hegalak landareekin babestuta egongo ez balira. Ibaiak emaritsuak eta erregimen naiko erregularrekoak dira, prezipitazioak ugariak eta konstanteak direlako. Topografía malkartsua aprobetxatuz, urtegiak eraiki dira,-isurialde atlantikoko ibaiak luzeak dira, mediterraneotik hurbil sortu eta atlantikoan itsasoratzen direlako. Higatze indarra urria da. Emaria handikoak dira, baina erregimen irregularrekoak dira,. Udan agorraldia izaten dute, eta goraldiak, udazkeneko eta udaberriko euriekin bat etorriz.-isurialde mediterraneoko ibaiak, Ebro izan ezik, laburrak dira, itsasotik hurbil dauden mendietan sortzen dira eta hegalak indarrez higatzen dituzte, erregim oso irregularra da.Udan agorraldi handia dute eta udazkenean goraldi suntsitsaileak izan ditzateke, urtegiak eraiki behar izan dira , emaria erregularizatu eta nekazaritza eta industria, urez hornitzeko. Uharrak ere ohikoak dira , ura euria egiten duenean soilik eramaten duten aldizkako ibilguak. Urteko zati haundi batean euri-bideak lehor egoten dira.

Entradas relacionadas: